Ibilbidea

EMEKIN egitaraua 2013an bere lehen zikloaren amaierara iritsi zen, 7 urteren ondotik. Urte horietan zehar programa Gipuzkoan ekintzailetzarako ezinbesteko laguntza modura kontsolidatu da. Gaur egun, beste ziklo batean dago, 2020. urtera arte luzatuko den ziklo berri batean. 10 urte hauetan EMEKIN ekimenak 837 enpresa berriren sustapena bultzatu du, gure lurraldean enplegua eta aberastasuna sortzeari dagokionez horrek suposatzen duenarekin.

Lan honek ekintzailetza sustatzeko metodologia jakin bat garatzea ahalbidetu du, akonpainamendu kualifikatutako ibilbide batean oinarrituta, eta garapenean den ziklo berri honetan sendotu eta indartu egin nahi dena, joera gero eta pertsona gehiago artatu eta gero eta enpresa gehiago sortzea izanik.

Emekin zenbakietan

URTEA

ELKARRIZKETAK

ONURADUNAK

SORTURIKO
ENPRESAK

2007

12

8

 

2008

71

42

11

2009

81

59

22

2010

118

93

27

2011

147

116

49

2012

171

150

57

2013

219

192

104

Guztira

819

660

270

2014 estimazioa

307

288

-