Gipuzkoa urrats eraginkorrak egiten ari da etorkizuneko sektore nagusietan, zeintzuk zabaltzen baitira Gipuzkoarentzako aukera-gune berri bezala: mugikortasun iraunkorraren eta energia-biltegiratzearen arloa, biozientziak, eta fabrikazioa. Euskadiko espezializazio adimentsuko RIS-3 estrategiaren esparruan, kontuan harturik, alde batetik, gure produkzio-ehunaren ezaugarriak, eta bestetik, gure ikerketa- eta berrikuntza-zentroen ezagutza metatua, Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa inguruneko Departamentuak ekintza zehatzak sustatzen ditu, Gipuzkoa garapen ardatz bat bihur dadin sektore horietan.
4.0 Industria etorkizuna da, hau da, datozen urteetan gure enpresen eraldaketa baldintzatuko duen aldaketa bat. Gipuzkoako Foru Aldundiak, lurraldeko ekonomia suspertzeko eta enpresei laguntzeko duen konpromisoan, eraldaketa hori bultzatu nahi du, gure industriak aurrera egiteko aukera izan dezan, maila handiagoak lortzearren, lehiakortasunean, berrikuntzan, iraunkortasunean eta efizientzian.
Gipuzkoak sare zientifiko-teknologiko aurreratu bat dauka biozientzien arloan, euskarria ematen diona, gainera, lurraldeko osasun sistemari. Foru Aldundiaren helburua da enpresa-proiektu berriak bultzatzea, alderdi hauek sorburu izan ditzaketenak: industria-ehuna, gure eragile zientifiko-teknologikoen ikerkuntza, unibertsitateak, eta ekintzailetzako proiektuak.
Gipuzkoako zenbait enpresa ereduzkoak dira munduan, garraio eta mugikortasunaren arloan. Badaude ere lurraldean puntako teknologia-zentroak eta ikertzaileak, baita elkarteak, agentziak eta klusterrak ere, energiarekin eta mugikortasunarekin zerikusia dutenak. Foru Aldundiak lurraldearen apustu estrategiko bat bultzatzen du mugikortasun iraunkorrari eta energia-biltegiratzeari lotutako industriaren alde; hartara, Gipuzkoa garapen ardatz bihur dadin mugikortasun elektriko eta iraunkorraren industrian.
Michelin izar dentsitate altuena duen herrialdea da Gipuzkoa. Gure gastronomia eta bertako elikagaien aldeko apustua dugu bereizgarri. Honen ondorioz, gastronomiari eta kalitateko altuko elikagaien transformazioari eta merkaturatzeari lotutako ekonomia eta enpresa ehuna bultzatzeko aukera du Gipuzkoak.