AUTOENPLEGUA HOMOLOGAZIOA

Enpresak sortzeko prozesuetan konprometitutako pertsonei aholkularitza eta laguntza teknikoa emateko zerbitzuak eskaintzen dituzten profesionalen  eta erakundeen homologazioa

Lortutako homologazioari esker, aholkularitza eta laguntza teknikoko zerbitzuak eman ahal izango zaizkie Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuak sustatu eta finantzatutako eta, hala badagokio, Europar Batasunak kofinantzatutako enpresak sortzeko prozesuetan (batez ere autoenplegua eta mikroenpresak) konprometitutako pertsonei, laguntza programak arautzen dituzten araudietan hala aurreikusten denean, eta, orobat, dagokion ordain ekonomikoa jaso ahal izango dute.

Homologatu beharreko zerbitzuak dira

  • Bideragarritasun plana
  • Laguntza eta turoretza zerbitzuak.
  • Kontabilitate jarduera, liburu eramate, eta zerga eta lan aholkularitzako jardueretan laguntzea.
  • Enpresa zuzendaritzari eta kudeaketari buruzko aholkularitza.
  • Jarduera juridikoak (jabetza intelektuala barne) eta DBLOri buruzko aholkularitza.
  • Merkaturatzea, marketina eta komunikazioa: estrategiak, logotipoaren eta irudi korporatiboaren diseinua eta oinarrizko papergaiak; diseinua, errotuluak eta katalogoak; publizitate kanpainen diseinua (merkatura ateratzea).
  • Interneteko posizionamendua.
  • Merkatu azterketak.
  • Jasangarritasuna eta ingurumena eta ekonomia zirkularra.

Homologazioa lortzen duten entitateak (erakunde publikoak edo pribatuak)  eta profesionalak

  • inskribatuta geratuko dira Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuan, aholkularitza eta laguntza teknikoko zerbitzuak emateko enpresak sortzeko prozesuetan (batez ere autoenplegua eta mikroenpresak) konprometituta dauden pertsonei.
  • departamentuko WEBean eskuragarri egongo dira eta Gipuzkoan ekintzailetza sustatzeko bideratzen diren WEB espezifikoetan baita ere

Enpresak sortzeko prozesuetan konprometituta dauden pertsonei aholkularitza eta laguntza teknikoko zerbitzuak ematen dituzten entitate  homologatuak. Autoenplegua (EMEKIN eta TXEKIN)

Deialdia

2024ko Deialdia

Homologazioen eskaera (2024ko Deialdia):

Hasiera data: 2024ko apirilaren 24a

Bukaera data: 2024ko maiatzaren 8a.

GAO: 78 zk. 2024ko apirilaren 23an.

Dokumentazioa hemen erregistratu:  GFAegoitza

Informazioa: sustapena.ekintzailetasuna@gipuzkoa.eus

Telefonoak:

  • Kudeaketa teknikoa: 943 – 112252 / 943-112287
  • Kudeaketa administratiboa: 943 – 113770

2023ko Deialdia

Homologazioen eskaera (2023ko Deialdia):

Hasiera data: 2023ko martxoaren 3a

Bukaera data: 2023ko martxoaren 15a, 12.00etan.

GAO: 42 zk. 2023ko martxoaren 2an.

Dokumentazioa hemen erregistratu:  GFAegoitza

Informazioa: sustapena.ekintzailetasuna@gipuzkoa.eus

Telefonoak:

  • Kudeaketa teknikoa: 943 – 112252 / 943-112287
  • Kudeaketa administratiboa: 943 – 112218

2021eko Deialdia

Homologazioen eskaera (2021eko Deialdia):

Hasiera data: 2021eko maiatzaren 20a

Bukaera data: 2021eko uztaiaren 7a, 12.00etan.

GAO: 92 zk. 2021eko maiatzaren 19an.

Dokumentazioa hemen erregistratu:  https://www.gfaegoitza.eus

Informazioa: sustapena.ekintzailetasuna@gipuzkoa.eus

Telefonoak:

  • Kudeaketa teknikoa: 943 – 112252 / 943-112287
  • Kudeaketa administratiboa: 943 – 112218

Informazio gehiago

2024ko Deialdia

Homologazioa eskatzeko informazioa eta dokumentazioa (2024ko Deialdia):

Informazioa

Araudi erregulatzailea eta 2024ko deialdia

Homologazioaren laburpen fitxa

Eskaera txostena osatzeko gida, eskaera egiteko jarraitu beharreko urratsak eta aurkeztu beharreko dokumentazioaren zerrenda.

Dokumentazioa

Bete eta aplikatiboan erantsi

(*) Homologatu beharreko profesional bakoitzeko, ardurapeko adierazpena eta inprimakia bete beharko dira.

2023ko Deialdia

Homologazioa eskatzeko informazioa eta dokumentazioa (2023ko Deialdia):

Informazioa

Araudi erregulatzailea eta 2023ko deialdia

Homologazioaren laburpen fitxa

Eskaera txostena osatzeko gida, eskaera egiteko jarraitu beharreko urratsak eta aurkeztu beharreko dokumentazioaren zerrenda.

Dokumentazioa

Bete eta aplikatiboan erantsi

(*) Homologatu beharreko profesional bakoitzeko, ardurapeko adierazpena eta inprimakia bete beharko dira.

2021eko Deialdia

Homologazioa eskatzeko informazioa eta dokumentazioa (2021eko Deialdia):

Informazioa

Araudi erregulatzailea eta 2021eko deialdia