Autoenplegua - Homologazioa

 

Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak, enpresak sortu eta garatzeko prozesuan laguntzeko programaren bidez, Gipuzkoako ekonomia susperraldia finkatzen laguntzea du helburu, enpresen lehiakortasuna bultzatuz, enpresen jarrera lehiakorra sustatuz eta gure politika industrial eta ekonomikoaren identitate markak indartuz, herrialde eta lurralde gisa. Azken batean, aberastasun iraunkorra eta pertsonen ongizatea bermatuko dituen Gipuzkoa sustatu nahi da.           

 

Horretarako, proiektu bat garatu nahi da enpresa eta lanpostu gehiago eta hobeak sortzea helburu hartuta, ekonomia produktiboaren alde eginez, bereziki, gure sektore estrategikoetan, eta aberastasun iraunkorra sortzen lagunduko duten enpresa- eta gizarte-jarrerak bultzatuz. Proiektu horren bidez, industriaren aldeko gizarte mugimendua lortu behar dugu gure herrian, eta enpresa jarri behar dugu aberastasuna sortzeko prozesuaren erdigunean, haren ekarpen sozial eta ekonomikoa nabarmenduz

 

Eta, jarduera-ildoetako bat autoenplegu-proiektuen eta mikroenpresen bidez enpresak eta enplegua sortzea izanik, enpresa sortzeko prozesuetan konprometitutako pertsonei aholkularitza eta laguntza teknikoa emateko erakundeen sare bat sustatu du.

Sare horrek enpresen bideragarritasuna eta garapena babestu eta lagunduko du, eta ekintzaileekiko irisgarritasuna eta hurbiltasuna izango ditu oinarri.

 

 

Enpresak sortzeko prozesuetan konprometituta dauden pertsonei aholkularitza eta laguntza teknikoko zerbitzuak ematen dituzten entitate  homologatuak. Autoenplegua (EMEKIN eta TXEKIN)

HOMOLOGAZIO ZERRENDA

Zerbitzua Hizkuntza Entitatea Helbidea Kontaktua Hizkuntza ezkutua