Menu nagusira joan Eduki nagusira joan

I+G+b

I+G+b

Gipuzkoak etapa berri horretan aurrera egiteko modua izan dezan, ezinbestekoa da gure enpresak nazioartean lehiakorrak izatea, Gipuzkoako pertsonek kalitatezko enplegua izatea, eta gure lurraldeak zerbitzu egoki batzuk edukitzea. Horretarako, beharrezkoa da ezagutza berria sortzea, enpresek balio erantsi handiagoa eskaintzeko aukera izatea, teknologiarik aurreratuenak aplikatzea, eta pertsonek prestakuntzarik onena jasotzeko aukera izatea.

Nahi badugu Gipuzkoak enpresa-eredu hori lor dezan –enpresa lehiakorra, dibertsifikatua eta presentzia globalekoa, eta kalitatezko enplegua duena–, gure lurraldeak buruan egon behar du Europan, I+G arloan.

Gipuzkoak, gaur egun, lidergo-posizio erlatiboa du Europan I+G arloan. Hala ere, oraindik urrun gaude Europan I+Gn gehien inbertitzen duten herrialdeetatik, hala nola Finlandiatik, Suediatik, Danimarkatik, Austriatik edo Alemaniatik. Oinarri on batetik abiatzen gara, eta oinarri hori indartu behar dugu, eta oinarri horretan oinarritu behar dugu proposatutako helburuak lortzeko.

Horregatik, Gipuzkoako Foru Aldundia deliberatua dago jarraitzera Gipuzkoako zentroei laguntzen, beren azpiegiturak eta gaitasun teknologikoak egunean edukitzeko egiten duten ahaleginean, laguntza emanez beren I+G proiektuetan, batetik, eta ekipamenduan inbertitzeko ahaleginean, bestetik, bereziki azpimarratuz enpresetako I+G unitateen eta lankidetzan egiten diren proiektuen bultzada.

Estrategia horrekin, aurrera egin nahi da helburu honetan: Gipuzkoa punta-puntako eskualde gisa kokatzea I+G arloan, enpresei euskarri bat emateko oinarri gisa, produktu eta zerbitzu berriak garatu ditzaten, Gipuzkoako Ekonomia Suspertzeko Planaren esparruan.

Intereseko informazio gehiago

Dokumentuak