Donostia International Physics Center (DIPC) Fundazioa 1999an sortu zen, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza eta Industria Sailaren, Euskal Herriko Unibertsitatearen, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Donostiako Udalaren eta Gipuzkoako Kutxaren elkarlanaren ondorioz.
DIPC zentro intelektual gisa sortu zen, eta horren helburu nagusia materialen zientzian garapena oinarrizko ikerketaren eta ikerketa oinarrizko-bideratuaren mailarik altuenera sustatu eta katalizatzea da.
DIPC Fundazioa Materialen Fisikaren eremuko oinarrizko ikerketaren nazioarteko erreferente bilakatu da. Ikertzen egonaldi luzeak egin dituzten kalitate handiko ikertzaileak egon dira Fundazioan, eta horrek eragin du Fundazioa horren garrantzitsua izatea; horrez gain, Fundazioaren baitan egindako kongresuen nazioarte mailak eta batez ere, DIPCn garatutako jardueraren ondorio gisa egindako ekarpen zientifikoen garrantziak ere mesede egin die Fundazioari.
Gipuzkoako Foru Aldundiak lankidetza estua mantentzen du DIPC Fundazioarekin, hasieratik etengabeko laguntza emanez.