Gipuzkoa Digitala

Dirulaguntzaren xedea

Programaren helburua da Gipuzkoako enpresei prozesu horretan laguntzea, heldutasun digitalaren mailaren araberako laguntza espezifikoekin, eta bi laguntza ildotan egituratzen da:
• Lehenengoa, 4.0 produktuak garatzera bideratua. Produktu horiek komunikatzeko eta beren egoerari buruzko informazioa emateko teknologiak izango dituzte, eta haien kudeaketa aurreratua ahalbidetuko dute. 
• Bigarrena, beren enpresa prozesuetako datuak lortu dituzten enpresei zuzendua, haiengandik balioa lortzen has daitezen, enpresako arlo batzuk optimizatzeko eta, denbora errealeko informazio objektibotik abiatuta, lehiakortasuna hobetzeko.
 

Aurrekontua

1.660.000 € bi urtetan banatuta

Dirulaguntza

2024 deialdia

1. lerroa. Produktu 4.0

Helburua: Fabrikazio aurreratuaren eta 4.0 Industriaren merkatura zuzentzen diren produktu eta aplikazio berriak garatzera zuzendutako proiektuak, betiere, berrikuntza badute, hau da, produktu edo prozesu garapenak (edo bien konbinazioa) berriak edo hobetuak badira, edo nabarmen desberdinak, entitate eskatzaileak eskaintzen dituenen aldean.Proiektuak garapen esperimentaleko kategorian sartuko dira, kontuan hartuta Europar Batzordeak definitzen duena, hain zuzen, dirulaguntza programa honen araudiaren 1. oinarrian azaltzen dena. 

Entitate onuradunak: Entitate onuraduntzat joko dira bere jarduera Gipuzkoan garatzen duten enpresak, betiere laguntzen den proiektuaren emaitza instalazio horietan zuzenean aplikatzen bada. Era berean, proiektua Gipuzkoako Lurralde Historikoko egoitzetan garatu behar da, hargatik eragotzi gabe proiektuaren zati bat lurraldetik kanpo azpikontratu daitekeela.

Aurrekontua:  800.000 € (480.000 € 2024an eta 320.000 € 2025ean)

Dirulaguntzarako sarbidea: esteka

 

2. lerroa. Datekin

Helburua: Enpresek hainbat urtetan beren produktuak eta prozesuak sentsorizatzeko hainbat ekimen garatu ondoren, badago behar beste aztertu ez den potentzial bat. Lerro honen helburua da Gipuzkoako enpresen artean datuen balorizazio prozesua bizkortzea enpresaren eta negozio ereduaren eraldaketa digitala lortzeko; horretarako, datuak informazio garrantzitsu bihurtzen adituak diren kanpoko eragileen kontratazioa bultzatuko da, enpresei erabakiak hartzen laguntzeko.

Entitate onuradunak: Entitate onuradunak izango dira Gipuzkoan kokatuta egonik jasotako dirulaguntzarekin egindako hobekuntzak lekuko lantokietara aplikatzen badituzte. 

Aurrekontua:  860.000 € (520.000 € 2024an eta 340.000 € 2025ean)

Dirulaguntzarako sarbidea: esteka

Informazio gehiago

Eskabideak aurkezteko epea:

2024eko maitzaren 3tik uztailaren 1era, biak barne.

Programaren deialdiaren sarbidea: 

Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 2024-05-02, 84 Zenbakia esteka

Harremanetarako kontaktua

 943 11 3989