Enpresa da aberastasuna sortzeko prozesuaren erdigunea eta gizarteari, ekonomiari eta lurraldeari egiten dion ekarpena azpimarratu behar da.
Hori dela eta, beharrezkotzat jotzen dugu prozesu horiek gauzatzeko baldintzak eta guneak ager daitezela sustatzea, horretarako prozesu eta jarduerak erraztuz, helburua izanik Gipuzkoa industrial eta lehiakor bat lortzea, enpresa txikia lehenesten duena: bideragarritasunean, ondorengotzan, produktu merkatuaren estrategian, dimentsioan, hazkundean, kudeaketan, etab.; dibertsifikazio eta eraldaketa produktiboen prozesuak ezagueraz sakondu eta orientatzeko.
Gipuzkoako Foru Aldundiak, eraldaketa enpresariala (antolamendua, kudeaketa eredua, hobeto lehiatzeko birdimentsionatzea, produktuen eta/edo zerbitzuen katalogo berriak eta/edo gehigarriak)ren aldeko jarduerak eta prozesuak sustatuko ditu, bereizkuntza, balio erantsia eta abantaila lehiakor iraunkorrak eskainiko dituztenak.
Hori dela eta, honelako esku-hartzeak sustatuko dira: enpresen eta haien ingurunean ideiak nola diseinatu, ekoiztu eta ideiak balio zein emaitzetara eraldatzeko prozesuak, erlazioak eta erabakiak eratzen dituzten esku-hartzeak. Hau da, beren gaitasunek gizartearentzat baliagarria den proposamen bat egiten dute, non enpresa bakoitzak bere ibilbide propioa eraiki behar duen.
Ibilbide bat, konpromiso bat oraina bermatzeko, negozioa egokitzeko eta emaitzak hobetzeko eta bide batez enpresaren iraunkortasuna ahalbidetzeko, kontuan izango lukeena: