Smart Mobility Industry

Programa honen xedea da Gipuzkoako enpresen eraldaketa sustatzea, beraien jarduera Smart Mobility Industry kontzeptuarekin erlazionatutako negozio-hobi berrietara bideratzeko, bereziki Elektromugikortasun, karga-azpiegitura eta gidatze autonomoarekin erlazionaturiko jarduera sektoreetan.

Dirulaguntza

2024ko deialdia

1. lerroa. Proiektu pilotuak

Helburua: mugikortasun berriarekin (elektromugikortasuna, karga azpiegitura eta gidatze autonomoa) lotutako erakustaldi teknologikoko proiektuen garapena eta ezarpena bultzatzea.

Erakunde onuradunak: Gipuzkoan mugikortasun berriaren edo energia-biltegiratzearen esparruan ezarpen pilotuak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko enpresak eta/edo erakundeak.

Eskabideak aurkezteko epea: 2024ko apirilaren 24tik ekainaren 7ra, biak barne. 

Dirulaguntzarako sarbidea: programari buruzko informazio guztia

Programaren araudirako sarbidea: Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, GAO 78, 2024ko apirilaren 23a

2. lerroa. Enpresen lehiakortasuna

Helburua: gogoeta estrategikoko, negozioa birbideratzeko, dibertsifikatzeko, eraldaketa digitala egiteko, lehiakortasuna hobetzeko edo enpresaren edozein prozesu berrantolatzeko proiektuak bultzatzea; ahal dela, mugikortasun berriari buruzkoak (elektromugikortasuna, karga-azpiegitura eta gidatze autonomoa).

Erakunde onuradunak: Gipuzkoan diharduten enpresak eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezarritako irabazi-asmorik gabeko erakundeak.

Eskabideak aurkezteko epea2024ko apirilaren 24tik ekainaren 7ra, biak barne. 

Dirulaguntzarako sarbidea: programari buruzko informazio guztia

Programaren araudirako sarbidea: Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, GAO 78, 2024ko apirilaren 23a

3. lerroa. Berrikuntza teknologikoa

Helburua: berrikuntza teknologikoko proiektuak, produktu edo produkzio-prozesu berriak sortzera edo horiek nabarmen hobetzera bideratuak, Mubil estrategiak mugikortasun berriarekin (elektromugikortasuna, karga-azpiegitura eta gidatze autonomoa) behin betiko esparruekin lerrokatuta.

Erakunde onuradunak: Gipuzkoan diharduten enpresak eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezarritako irabazi-asmorik gabeko erakundeak.

Eskabideak aurkezteko epea2024ko apirilaren 24tik ekainaren 7ra, biak barne. 

Dirulaguntzarako sarbidea: programari buruzko informazio guztia

Programaren araudirako sarbidea: Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, GAO 78, 2024ko apirilaren 23a

 

 

Informazio gehiago

• Ángel Martín          angelmartin@gipuzkoa.eus                
• Eider Sarasola       esarasola@gipuzkoa.eus