"Etorkizuna eraikiz" lurraldeko eragileekin lankidetzan egindako hausnarketa-prozesu gisa pentsatuta dago, bai eta esperimentazio aktiboko ariketa gisa ere, Gipuzkoako gizarte osoaren etorkizunerako garrantzitsuak diren proiektuen bidez. Proiektu horien artean, 4.0 industria bultzatzea dago, non zibersegurtasuna lehen mailako elementu baldintzatzailea den.
Zibersegurtasun programa 2018an diseinatu zen, eta 2020an berrikusi zen, telelan segurua sustatzeko linea bat gehituz, COVID-19a agertzeak behartutako lan egiteko modu berrien ondoriozko premiazko beharrak betetzeko. 2021ean, Proiektu Estrategikoen Zuzendaritzarekin eta ziur Fundazioko profesionalekin batera, programaren eta haren emaitzen berrikuspen osoa egin da, eta zenbait aldaketa adostu dira ETEen programarako sarbidea errazteko, eta laguntza lerro berri bat sortu da industria produktuen segurtasuna ebaluatzeko proiektuen garapena bultzatzeko. Laguntzak industria-gailuak garatzen eta/edo diseinatzen dituzten enpresentzat dira, diseinutik zibersegurtasuna ezar dezaten sustatzeko eta haien esku jartzeko beren produktuen segurtasuna industria laborategietan probatzeko/testatzeko aukera.
Programak 2 laguntza ildo ditu:
• Lehenengoa, Gipuzkoako ETE industrialen artean zibersegurtasun neurriak ezartzera bideratutakoa.
• Bigarrena, produktuen zibersegurtasuna ebaluatzeko proiektuei laguntzeko.
Helburua: aholkularitza espezializatua kontratatzea zibersegurtasun plan bat idazteko, egoeraren diagnostikoa egiteko, zibersegurtasun plan bat hedatzen eta gauzatzen laguntzeko edo zibersegurtasun arloko araudiari edo gomendioei egokitzeko lanak egiteko.
Eskabideak aurkezteko epea: 2024ko apirilaren 25etik irailaren 15era, biak barne.
Dirulaguntzarako sarbidea: programari buruzko informazio guztia
Programaren araudirako sarbidea: Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, GAO 79 zkia.
Helburua: Industria produktuen segurtasuna ebaluatzeko proiektuen garapena bultzatzea da. Laborategien Sare Nazionalean erregistratutako zibersegurtasun industrialeko laborategiak dituzten agenteak azpikontratatzearen gastuak bakarrik hartuko dira diruz laguntzeko modukotzat edo bestela, justifikazio txostena aurkeztu beharko da.
Eskabideak aurkezteko epea: 2024ko apirilaren 25etik ekainaren 3ra, biak barne.
Dirulaguntzarako sarbidea: programari buruzko informazio guztia
Programaren araudirako sarbidea: Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, GAO 79 zkia.