Talentudunak erakartzeko eta eusteko Fellows Gipuzkoa programa

Dirulaguntzaren xedea

Nazioarte mailan garrantzia duten ikerketa taldeetan doktoratu osteko formazioa jaso duten ikertzaileak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen Gipuzkoako zentroetan sartzen laguntzea.

Entitate onuradunak

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean dauden erakundeak (2015eko ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuak arautua).

Dirulaguntzaren jarduerak

  1. Talentudunak erakartzea: ekintza honen bidez, nazioarte mailako formazioa duten pertsonak erakarri nahi ditugu entitate onuradunen jardun esparruetan proiektuak gauzatzeko, eta gero, hurrengo fase batean, EAEko ikerketa talderen batean sartzeko. Ikertzaile horiek baldintza hauek beteko dituzte: doktoreak izango dira, eta doktoratu osteko formazioan arituak, dagokien esparruan nazioarte mailako garrantzia duen ikerketa talde batean.
  2. Talentudunei eustea: ekintza honen bidez jarraipena eman nahi zaie, gehienez hiru urtez, Fellows Gipuzkoa Programaren bidez lagundu diren ikerlariei, ikerketa talde batean sartu arte.

Laguntzen zenbatekoa

Ikerlariak kontratatzean eragindako gastuen %100 arte finantzatuko da, gehienez ere 50.000 eurorekin lehenengo kontratazio urtean; %80 arte bigarren urtean, gehienez ere 40.000 eurorekin; eta %70 arte hirugarren urtean, 35.000 eurorekin gehienez.

Aurrekontua

480.000 €

Dirulaguntza

Aurkezteko epea

Hasiera: 2024ko apirilaren 24a

Bukaera: 2024ko maiatzaren 22a, 13:00etan

Araudi aplikagarria

G.A.O.

Eskaerarako sarbidea

Eskaera

Harremanetarako pertsona

Laura Gomara Bereciartua

lgomara@gipuzkoa.eus

943 11 31 90

Informazio gehiago

Informazio gehiago