Zeharkako zergak

Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ) - Ekin lanari!

Zein da bietatik merkeena?

  1. Gipuzkoako Ogasunak BEZagatik zenbat diru jaso zuen aurreko urtean? Bildutako guztiaren zein ehuneko dagokio zerga honi? Horretarako KONTUAK GARBI aurkezpena erabili dezakezue.
  2. Etxekoek ordenagailu berri bat erosteko asmoa duzue. Zuei eskatu dizuete laguntza, teknologia berriak ondo ezagutzen dituzuelako. Baina ekonomiak ere bere garrantzia du eta bakoitza zenbat ordaindu behar duzuen aztertzerakoan, informazio hau duzue:
    1. 1. aukerak , 1.067 € ordaindu behar duzula esaten du, BEZa barne.
    2. 2. Aukerak, 845 € + BEZa jartzen du.
  3. URA-ZABORRA fakturan oinarrituta erantzun ondorengoa:
    • Zenbatekoa da uraren (Ura, Arazketa eta Finantzaketa Plana barne) faktura zerga ezarri aurretik?
    • Zenbatekoa da aplikatu zaion tarifa edo tipoa?
    • Zaborragatiko tasari zenbateko BEZa aplikatu zaio?
    • Badu BEZik?
  4. EROSKETAK fakturan oinarrituta erantzun ondorengoa:
    • Zeintzuk dira %4a ezarpetutako ondasunak?
    • Zeintzuk dira %10a ezarpetutako ondasunak?
    • Zeintzuk dira %21a ezarpetutako ondasunak?
  5. Jonek telebista erosi du, kostua 575€, zenbat ordaindu behar du BEZa? Beraz, guztira zenbat ordaindu behar du?
  6. Leirek, BEZa kontuan izan gabe, 2 ogi, bakoitza 1,10€ eta letxuga bat, 2,20€, erosi ditu, zenbat ordaindu behar du BEZa? Zenbat da guztira ordaindu beharrekoa?
  7. Itziar bere guraso eta anaiarekin erretegi batera joan da bazkaltzera. Faktura, BEZik gabe, 95€ da, zenbat ordaindu behar du guztira? BEZa zenbat ordaindu du?
  8. Herritar batzuek zerga hau ez ordaintzeak zer dakar?
  9. Bidezkoa ikusten al duzue batzuk zerga hau ez ordaintzea?

Atzera