Gipuzkoako Foru Aldundia

Sarrera

Gipuzkoa, lurraldeko udalerriek osatzen dute eta Gipuzkoako Foru Aldundia gobernu eta administrazio orokorra da. Gipuzkoarrek lurralde hauteskundeetan Batzar Nagusietako kideak aukeratzen dituzte eta horiek, guztien artetik, Diputatu Nagusia izendatzen dute. Foru Aldundia eta Batzar Nagusien egoitzak Donostian kokatuak daude.

Foru Aldundiak lurraldeko herritar guztiei zuzendutako zerbitzuak eskaintzen ditu, besteak beste: gizarte zerbitzuetako laguntzak (adinekoak, ezinduak, pobrezian dauden pertsonak, indarkeria matxistaren biktimak); foru ogasuna (zergen kudeaketa); errepideak (eraiki eta mantendu); kultura eta kirolaren sustapena; gazteria (oporraldiak); garraio publikoaren plangintza (bidegorriak...)

Foru Aldundiak bere aurrekontua du eta diru sarrera garrantzitsuenak zergen bidez jasotzen ditu.

...eta bukatzeko, hausnartzeko galdera pare bat:

 

Zer gertatuko litzateke Gipuzkoako Foru Aldundiak eskaintzen dituen zerbitzu guztiak ordaintzeko dirurik ez balego? Zer egin dezakegu eta egin beharko genuke zerbitzu horietaz baliatu ahal izateko?