​Gipuzkoako Foru Aldundia

Departamentuak - Zainketa eta Gizarte Politika

Ekin lanari!

  1. Kontuak Garbi aurkezpenean, zenbat diru da departamentu honek jasotzen duena?
  2. Gaur etxeko kideok bilera bat izan duzue. Amak eta aitak zuekin gai bat landu nahi dutela esan dizuete. Harrera familia izateko proposamena zuekin hausnartu nahi dute. Zer da harrera familia bat? Zer nolakoa iruditzen zaizue Foru Aldundiak eskaintzen duen zerbitzu hau? Irakurri informazio gehiago izateko, Foru Aldundia harrera familien bila dabil tutoretzapeko 45 adingaberentzat.
  3. Bila ezazue Gipuzkoako Foru Aldundiko Prentsa Bulegoan hiru albiste departamentu honekin zerikusia dutenak. Prentsa Bulego Digitala. Oharrak eta Komunikazioak. 
  4. Familiek  ingurunean mendekotasuna duen pertsona ezgaitu bat edota nagusi bat izateagatik diru laguntzarik jasotzen al dute? 
  5. Ezgaitasun intelektuala duen pertsona batek lan arloko garapena erraztera bideratuta, programa desberdinak jartzen ditu martxan Foru Aldundiak. Zein baldintza bete behar dute ezgaituek?
  6. Zure herrian ba al dago desgaitasuna duten pertsonei zuzendutako eguneko zentrorik? Zertan datza? Ez badago, bilatu zure herritik hurbil dagoen beste bat zerbitzu hau eskaintzen duena. Laguntzen al du Foru Aldundiak?
  7. Mendekotasuna duten pertsonen autonomia sustatzeko, laguntzaile pertsonalen kontratazioa eskaintzen du Foru Aldundiak. Beharrezkoa ikusten al duzu? Zein egoeratan lagun dezakete?
  8. Maria 80 urteko emakume alarguna da. Ez du seme-alabarik. Bere kabuz bizitzeko zailtasunak ditu, baina ez du nahi zaharren egoitza batera joan, bere etxea ez baitu utzi nahi. Sendian programari buruz irratian entzun du. Lagunduko al zeniokete informazioa bilatzen?
  9. Zein baldintza bete  behar dute gizarte bazterketa egoeran dauden pertsonak egoitza batean sartu ahal izateko? Nork tramitatu behar du eskaera?
  10. Aurreko puntuetan landu dituzuen zerbitzuak beharrezkoak iruditzen al zaizkizue? Zergen betebeharrak ez baditugu betetzen zein ondorio izango zuten aurreko egoeretan dauden pertsonek?

Atzera