Unitate didaktikoaren helburua

Webgune honen helburua da ekonomiari eta zergei buruzko oinarrizko jakintza ikasleengana hedatzea, DBHko 4. mailatik aurrera, kontzientzia fiskala handiago bat pizteko xedearekin.

 

Gure gazteek kontzientzia fiskala hartzea da helburua

 

Webgunean, euskal zerga sistemaren oinarrizko ezaugarriak eta zerga nagusien egitura azaltzen dira, Administrazioak zerga bidez jasotako diruarekin zer zerbitzu publiko eskaintzen dituen identifikatzen da eta, azkenik, iruzur fiskalaren aurkako borrokaren inguruko eztabaida sustatzen da.

Webgunea hainbat ataletan banatuta dago: hasiera, erakunde publikoak, zergak, iruzur fiskala, glosarioa eta jardueren aurkibide bat.