Eusko Jaurlaritza

Sailak - Hezkuntza

Jarduera esparruak eta eginkizunak

Honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Hezkuntza Sailari:

  1. Irakaskuntzaren alorrean Autonomia Estatutuan ezartzen diren ahalmenak, araubide orokorrekoak zein araubide berezikoak, etapa eta maila desberdinak barnean direla, bai eta goi-mailako hezkuntza ere. Bizitza osoan kualifikazioak eskuratu edo areagotzea dakarten ikaskuntza-jarduerak ere sartzen dira.
  2. Lanbide-heziketaren arloko zuzendaritza-, antolamendu- eta plangintza-eginkizunak betetzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 28ko 4/2018 Legearen 19.1 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, eta nekazaritzako eta itsasketa- eta arrantza-arloko enplegurako lanbide-heziketaren eta arautu gabeko lanbide-heziketaren arloan eskumena duten sailen eta erakundeen laguntzarekin.
  3. Zientzia-politika; ikerketa teorikoa eta aplikatua bultzatu eta koordinatzea.
  4. Sailari atxikita dauden edo haren mendeko diren sektore publikoko entitateak zuzentzea, legeek eta erregelamenduek ezartzen dutenaren arabera.
  5. Legeek eta erregelamenduek ematen dizkioten gainerako ahalmenak.

 

Sail honi atxikitzen zaizkio «Unibasq-Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentzia» zuzenbide pribatuko ente publikoa, «Haurreskolak» partzuergoa eta «Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegia-Musikene».

 

Ekin lanari!