Udalak

Udal Gida 2011-IVAP

Ekin lanari!

UDAL GIDA 2011 txostena ireki eta erantzun ondorengo galderak: Udal Gida 2011 -IVAP

  1. Azter ezazue  Udal eskumen sailkapena. Zer azpimarratuko zenukete? (175 or.)
  2. Begira ezazue Berezko Udal eskumenak. Aipa itzazue 5 garrantzitsuenak. (177 or.)
  3. Zeintzuk dira Beste Herri Administraziotako eskumenekin pilatzen diren eskumen garrantzitsuenak? (179 or.)
  4. Begira ezazue Nahitaezko Gutxieneko Zerbitzuak orria. (181 or.), eta erantzun ondorengo galderak:
    1. Zeintzuk dira Udalerri guztiek eskaini beharreko zerbitzuak?
    2. Eta 5.000 biztanletik gorako Udalerri guztiek, aurreko puntuan aipatutakoez gain, eman beharreko zerbitzuak?
    3. Eta 20.000 biztanletik gorako Udalerri guztiek, aurreko puntuetan aipatutakoez gain, eman beharreko zerbitzuak?
    4. Eta 50.000 biztanletik gorako Udalerri guztiek, aurreko puntuetan aipatutakoez gain, eman beharreko zerbitzuak?
    5. Zuen herriak dituen biztanleak kontuan izanda, eskaintzen al ditu zerbitzu horiek?
  5. Begira ezazue Udalaz Gainditiko Erakundeak (185 or.) eta erantzun ondorengo galderak:
    1. Zertarako osatzen  dira Udalaz Gainditiko Erakundeak?
    2. Zeintzuk dira?
  6. Begira ezazue Toki-Administrazioen Baliabide Ekonomikoak (547 or.) eta erantzun ondorengo galderak:
    1. Zerrendatu finantza baliabideak.
    2. Zuen ustez zeintzuk  dira diru iturri garrantzitsuenak Udalarentzat?
    3. Zure Udalaren web gunean ageri dira diru iturri horien inguruko informaziorik? Zeintzuk dira?
    4. Web orrian ez badira ageri zuen Udaletxera joan zintezkete eta bertan galdetu.

Atzera