Lana planifikatzen

Ikasbidaiaren inguruko gogoeta egin duzue. Orain erakunde publikoak ezagutu, ematen dituzten zerbitzuak aztertu eta horiek bideratzeko behar dituzten diru iturriak zeintzuk diren ezagutzeko aukera izango duzue.

Horretarako talde txikiak, ekipoak osatuko ditugu. Ekipo bakoitzean elkarlanean arituko zarete helburu amankomuna baituzue. Zuetako bakoitzak ahal duen guztia eskainiko dio taldeari denon artean ahalik eta informazio gehien lortu ahal izateko eta hori guztia beste taldeei komunikatuko diezue. Horrela guztion ezagutzak handituko dira eta aldi berean elkarren arteko harremanak sendotuko dira. Zuen lana bukatuta dagoenean "Ikasle txokoa"n erakutsi ahal izango duzue.

 

Talde txikietan lan egingo duzue, elkarlanean

 

Talde txikietan lan egingo duzue, elkarlanean

Talde bakoitzean rolak banatuko dira: dinamizatzailea, idazkaria eta bozeramailea.

8 talde osatuko duzue, talde bakoitzak berari dagokion informazioa jaso, mamitu, bereganatu eta beste 7 taldeei aurkeztuko die. Horrela egingo duzue beste 7 taldeek ere.

Informazioa aurkitzeko gai honen inguruko web orrian arakatuko duzue eta behar izanez gero beste zenbait iturri ere erabili ahal izango duzue.

Azpimarratzekoa da garrantzitsua dela etxekoekin ere partekatzea, gurasoekin batez ere zerbitzuen eta zergen inguruko informazioa eskuratu ahal izateko.

Edozein argibide edo zalantza argitzeko irakaslearen laguntza izango duzue.