​Gipuzkoako Foru Aldundia

Departamentuak - Mugikortasuna, Turismoa eta Lurralde Antolaketa

Jarduera esparruak eta eginkizunak

  1. Garraioak eta plangintza.
  2. Bizikleta bideen azpiegituren arloan: plangintza; Gipuzkoako Foru Bizikleta Bideen Sarearen Katalogoaren eguneratzea; inbertsioen programazioa eta bizikleta bideen obra guztien finantzazioa; errepideak eraikitzeko proiektuetan sartuta ez dauden bizikleta bideen azpiegiturak eraikitzea; ohiz kanpoko artatze-lanak; foru bizikleta bideen mugaketa eta mugarriak jartzea; titulartasunen eskualdaketa; eta bizikletaren eta bizikleta bideen erabileraren sustapena.
  3. Turismo.
  4. Lurralde antolaketa eta kohesioa.
  5. Hirigintza planak sustatu eta gainbegiratzea.
  6. Lurraldea sustatu eta lurzorua kudeatzea.
  7. Foru Aldundiak bere erabilera administratiboetarako behar dituen eraikinak eraiki eta birgaitzea.
  8. Enpresa-ondarea ez den ondare higiezin eta higigarriaren politika definitzea eta haren Kudeaketa teknikoa.         
  9. Lurralde informazioa.
  10. Indarrean diren arauetan esleitzen zaizkion gainerako eskumenak.

 

Ekin lanari!