Zerga zuzenak

Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zerga (ODZ) - Ekin lanari!

Erantzun ondorengoak:

  1. Gipuzkoako Ogasunak ODZagatik zenbat diru jaso zuen aurreko urtean? Bildutako guztiaren zein ehuneko dagokio zerga honi? Horretarako KONTUAK GARBI aurkezpena erabili dezakezue.
  2. Zein desberdintasun dago oinordetza eta dohaintzaren artean?
  3. Izaskunek bere aitaren oinordetza jaso ditu:
    • Etxebizitza bat, 185.000€ balio duena.
    • Lokal bat, 45.000€ balio duena.
    • Kutxa bateko kontuetan 12.500€
    1. zenbateko balioa duen oinordetza jaso du?
    2. Ordaindu behar al du zergarik?
    3. Zenbatekoa? Arrazoitu erantzuna.
  4. Anek bere lehengusu Mikeli dohaintzan 98.000€ko balioa duen denda bat eman dio. Zergarik ordaindu behar du Mikelek? Zenbatekoa? Arrazoitu zenbatekoa.

Atzera