Zeharkako zergak

Ondare Eskualdaketen gaineko zerga (OEZ) eta Ekintza Juridiko eta Dokumentatuen gaineko zerga (EJDZ) - Ekin lanari!

  1. Aitorrek bere kotxea saldu dio Saioari 8.000€tan. Zenbateko zerga ordaindu beharko du ondasun higikor honen salmentagatik?
  2. Josune lehenengo aldiz, bere kontura bizitzeko etxebizitza bat erosteko irrikaz dago. Atzo Erdiko kalean bere gustuko bat, 80 metro karratu erabilgarri duena, 148.000€an aurkitu zuen. Amaiak esan dio Ondare Eskualdaketen gaineko zerga %4koa ordaindu behar duela eta Josune harrituta geratu da. Zalantzaren aurrean:
    • zer diozue?
    • Zenbatekoa da ordaindu behar duen zerga?
    • Zeintzuk dira bete beharreko baldintzak %4a baino gutxiago ordaintzeko?

Atzera