Udalak

Zuen udala ezagutzen - Non bizi zara? Zein da zuen udalerria?

Ekin lanari!

  1. Zuen udalerriaren ezaugarriak ikus itzazue eskuineko leihoan: planoa, Udal kartografia, monumentuen gida eta herriko web gune ofiziala. Hasi arakatzen!
  2. Zenbat biztanle eta zein hedadura du zuen herriak?
  3. Sartu zuen herriko web gunean.
  4. Zeintzuk dira udalak eskaintzen dituen zerbitzuak? Zerrendatu atal nagusiak.
  5. Gizarte zerbitzuak edo ongizate zerbitzurik ba al du?
    1. Zeintzuk dira bere helburuak?
    2. Zein ekimen edo ekintza burutzen ditu zerbitzu honek?
    3. Zuen herrian badago adinekoak bizi diren egoitzarik?
    4. Emakumeen aldeko ekimenak zerbitzu honek eskaintzen ditu? Zeintzuk dira ekimen horiek?
    5. Familia arazoen kasuetarako ba al dago laguntza emateko ekimenik? Zertan datza laguntza?
    6. Ikusten al duzue zerbitzu honen garrantzia zure herrian?
  6. Euskara zerbitzurik badu?
    1. Zeintzuk dira bere helburuak?
    2. Zein ekimen edo ekintza burutzen ditu zerbitzu honek?
    3. Zuen herrian ba al dago Euskaltegirik? Non dago kokatua?
  7. Kultura zerbitzurik badu?
    1. Zeintzuk dira bere helburuak?
    2. Zein ekimen edo ekintza burutzen ditu zerbitzu honek?
    3. Zuen herrian ba al dago Udal liburutegirik? Antzokirik? Zinema aretorik? Herriko aldizkaririk? Herriko Irratirik?
    4. Udal liburutegira joaten zaretenean, sarrerarik ordaintzen duzue?
  8. Hezkuntza zerbitzurik badu?
    1. Zeintzuk dira bere helburuak?
    2. Zeintzuk dira zerbitzu honen ekimenak?
    3. Zuen herrian ba al dago Haurreskolarik? Ludotekarik?
  9. Gazteria zerbitzurik ba al du?
    1. Zeintzuk dira bere helburuak?
    2. Zein ekimen edo ekintza burutzen ditu zerbitzu honek?
  10. Kirol zerbitzurik badu?
    1. Zeintzuk dira zure herriko kirol instalazio garrantzitsuenak?
    2. Zuen herrian ba al dago Kiroldegirik? Eta futbol zelairik?
    3. Zein da kiroldegian sartzeko ordaintzen duzuen tasa? Familia guztiarentzako da? Tasen bidez ordaintzen dena gastua estaltzeko nahikoa da, ala Udalak ordaindu behar du falta dena?
  11. Ingurumena zerbitzurik badu?
    1. Zeintzuk dira bere helburuak?
    2. Zein ekimen edo ekintza burutzen ditu zerbitzu honek?
  12. Sozio-Ekonomikoaren inguruko (enplegua, merkataritza, garapen ekonomikoa...) zerbitzurik badu?
    1. Zeintzuk dira bere helburuak?
    2. Zein ekimen edo ekintza burutzen ditu zerbitzu honek?
  13. Ogasun zerbitzurik ba al du?
    1. Zeintzuk dira bere helburuak?
  14. Turismo zerbitzurik badu?
    1. Zeintzuk dira bere helburuak?
    2. Zein ekimen edo ekintza burutzen ditu zerbitzu honek?
    3. Zuen herrian ba al dago Turismo bulegorik? Non dago kokatua?
  15. Udaltzain zerbitzurik badu?
    1. Zeintzuk dira bere helburuak?

Atzera