Zeharkako zergak

Zerga bereziak

Fabrikazio zerga berezia

Zerga bereziak kontsumo jakin batzuei aplikatzen zaizkien zeharkako tributuak dira. Estatuaren lurralde esparruan hainbat ondasun (esate baterako, alkohola eta edari alkoholdunak, hidrokarburoak, tabakoaren laboreak eta elektrizitatea) fabrikatzea, inportatzea eta, hala behar denean, sartzea zergapetzen dute.

Zeharkako beste zergek bezalaxe, azken kontsumitzaileen gaitasun ekonomikoaren zeharkako agerpena kargatzen dute. Zerga azken kontsumitzaileek jasaten dute eta zerbitzua eman duenak kontsumitzaileari kobratu ondoren Ogasunari ordaindu behar dio.

Garraioen zerga berezia

Garraiobideren gaineko Zerga (Matrikulazio zerga) kontsumo jakin bati (ibilgailu, urontzi edo aireontzien erosketa) ezartzen zaion zeharkako tributua da. Zenbait garraiobideren behin betiko lehen matrikulazioa zergapetzen du Gipuzkoako lurralde historikoan. Zerga hau zeharkako zerga da eta pertsona fisiko eta juridikoek ordaindu behar dute. Gipuzkoako Foru Aldundiak jasotzen du.

Enpresariek edo entitateek, atxikipen ezak (kamioi, autobus eta abarri aplikatzen zaizkienak) edota salbuespenak (esaterako, alokatzeko bakar-bakarrik erabiltzen diren ibilgailuei aplikatzen zaizkienak) izan ahalko dituzte, garatzen duten jarduera ekonomikoaren arabera.

Era berean, zergaren likidazioa behar bezala kalkulatzeko aintzat hartu beharko dira karga tasa desberdinak eta garraiobidearen ezaugarrien arabera aplika daitezkeen balizko kenkariak.

 

Ekin lanari!