Zergak

Sarrera

Gobernuak aurrekontuetan ezarrita dituen diru-sarrera gehienak tributuen bidez lortzen ditu. Zergen helburu nagusia zerbitzuak eskaintzeko beharrezkoak diren diru sarrerak lortzea da.

Bi mota bereiz daitezke, aintzat hartuta zergapekoak ordainetan zerbait jasotzen duen ala ez:

  • Tasak
  • Zergak

Tasak

Erakunde publiko batek erabiltzaile bati onura zuzena ekarriko dion zerbitzu publiko edo jarduera bat emateagatik dirua ordainetan eman behar denean, Tasak ordaintzen dituela esan genezake. Tasak ordaintzen dira, besteak beste, ondoren aipatzen diren zerbitzuengatik: unibertsitate publiko bateko matrikula, zaborra biltzea eta kiroldegia erabiltzea.

Zergak

Administrazio publikoek zergapekoei eskatzen dizkieten ordainketak dira eta bere kontura ez da inolako onura zuzenik jasotzen.

Zergak, errentaren ehunekoak duen eraginaren arabera, honela ere sailka daitezke:

  • Zerga gutxikorrak: errenta eta aberastasuna handiagotzen diren heinean zergaren ehunekoa gutxitzen da.
  • Zerga gehikorrak: errenta eta aberastasuna handiagotzen diren heinean zergaren ehunekoa ere handiagotzen da. Talde honetan daude Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga, Aberastasuna eta Fortuna Handien Zerga eta Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zerga (Dohaintzan)
  • Zerga proportzionalak: errenta eta aberastasuna handiagotzen diren heinean zergaren ehunekoa ez da aldatzen. Talde honetan dago Sozietateen gaineko Zerga.

Zerga motak

Bi zerga mota daude: zerga zuzenak eta zeharkako zergak.

Zerga zuzenak

Pertsonak edo enpresak zuzenean zergapetzen dituzten zergak dira, hurrengoan aipatzen diren inguruabarrak gertatzen direnean:

  • Errenta lortu dutelako: adibidez, enpresa baten ustiapenetik irabazitako etekinak; lan pertsonaletik datozen sarrerak (soldatak); edo higiezin baten jabeak higiezina beste pertsona bati alokatzeagatik eskuratutako errentak.
  • Ondarea edukitzeagatik: adibidez, higiezin baten jabe izateagatik (etxebizitza, lokala…).

Beraien artean daude:

  • Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ)
  • Sozietateen Errenten gaineko Zerga (SZ)
  • Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ)
  • Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zerga (ODZ)
  • Ondarearen gaineko Zerga (OZ)

Zeharkako zergak

Pertsonen ondasunen edo zerbitzuen kontsumoa zergapetzen dute, bai eta ondasunen eskubideen eskualdaketak ere (aberastasunaren zirkulazioa edo erabilera). Beraien artean daude:

  • Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ)
  • Ondare Eskualdaketak eta Egintza Juridikoen gaineko Zerga (OEZ/EJDZ)
  • Zerga Bereziak

Ekin lanari!