Ohiko galderak

Ez da beharrezkoa, baina zuk hala nahiago baduzu, eskubidea oso duzu. Halako egoeratan dauden gehienak abokaturik gabe joaten dira, baina zu lasaiago edo babestuago sentitzen bazara, abokatuak lagunduta joan zaitezke zalantzarik gabe.

Lagungarria izan al duzu?

Bai, desjabetzea erabiltzen du Administrazioak onura publikoko obrak egiteko behar diren lur sailak eskuratzeko. Tramitea hasten denean, gutun ziurtatu bat jasoko duzu etxean, egun jakin batean udaletxera joan zaitezen; gutunean esango dizute zein dokumentu eraman behar duzun bilerara. Egun horretan azalduko dizute nola egingo den desjabetze prozesua.

Lagungarria izan al duzu?

Alegazio guztiak aztertu eta erantzuten ditugu. Batzuetan, baztertu egiten ditugu, baina beste askotan onartu egiten ditugu. Alegazioak aurkeztuta, ez duzu ezer galtzen, gehienez ere proiektua hobetu egin daiteke, informazio zabalagoa jasota.

Lagungarria izan al duzu?

Bai. Aurkeztutako alegazioen erantzuna jasoko duzu, zure idatzian ipini zenuen helbidean. Epea laburragoa edo luzeagoa izan daiteke, baina erantzuna jasoko duzu.

Lagungarria izan al duzu?

Jendaurreko erakustaldia den bitartean, nahi dituzun alegazioak aurkez ditzakezu. Nahi dituzun alderdi guztiak aipatu ditzakezu, informazio eman, proposamenak egin edo nahi duzun adina gai azaldu.

Lagungarria izan al duzu?

Gutun bidez Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituretako eta Lurralde Estrategiako Departamentuari (Miramon pasealekua nº 166 20014 Donostia-San Sebastián), Foru Aldundiko erregistro zentralean edo edozein udaletxean.

Lagungarria izan al duzu?

Gipuzkoako Foru Aldundiko Errepide Zuzendaritza Nagusian Miramon pasealekua nº 166 Donostia-San Sebastián), webgune honetako atalean edo lanek ukituko dituzten herrietako udaletxean.

Lagungarria izan al duzu?

Jakinarazpenean argituko dizute zure alegazioak aurkezteko epea. Urraketa eta isuna bidegabeak direla uste baduzu, aurkeztu zure arrazoiak.

Gauzak lehengora ipintzeko argibideak ikusten badituzu jakinarazpenean (hau da, zer egin behar duzun urraketa kentzeko), egin ezazu (adibidez, baimena eskatu, itxitura kendu edo dena delakoa), eta gero bidali ezazu horren berri idatziz.. Batzuetan, isunak gutxitu edo kendu ere egin daitezke.

Lagungarria izan al duzu?

Bai, baina ez duzu kezkatu beharrik. Hirugarrenentzako auto asegurua baldin baduzu, aseguru etxeak ordainduko ditu konpondu beharrekoak. Aldundiak espediente bana zabalduko du, zure izenean eta aseguru etxearen izenean, baina ordaindu, aseguru etxeak ordaindu beharko du. Halako jakinarazpen bat jasotzen baduzu, jar zaitez harremanetan zure aseguru etxearekin.

Lagungarria izan al duzu?

Foru Aldundiko Errepideen Ustiapenaren Atalean (Miramon pasealekua 166, 20014 Donostia-San Sebastián) eskabide-idazki bat aurkeztu behar da, sinatuta, gutxienez honako hauek jasoko dituena:

  • Eskatzailearen datuak
  • Lan, erabilera edo jarduera
  • Errepidea eta kilometro puntua
  • Aurreikusitako iraupena
  • Planoak edo Proiektua (beharrezkoa bada)
  • Eskatzailearen sinadura

Beste agiri batzuk (kokapen planoa, egin beharreko lanak deskribatzeko planoa, hirigintza plangintzako antolaketa planoa, Udalaren obra lizentzia, argazkiak, etab.)

Lagungarria izan al duzu?

Bai, lan horiek foru errepideen sarearen babesgunearen barruan egin nahi badituzu. Babesgune hori noraino iristen den jakiteko, jo ezazu beherago diren galderen artean gai hori argitzen duen taulara.

Lagungarria izan al duzu?

Lehenik, ziur jakin behar duzu kalte horiek jaso dituzun errepidea Gipuzkoako Foru Aldundiarena ote den. Horretarako, jo webgune honetako errepideen katalogora foru errepideen sareari buruzko informazio jasotzeko. Ondoren, kaltearen arrazoia errepidearen egoera okerra izan baldin bada, edo mantentze lanetan egindako akatsen bat, edota administrazioaren ardurapeko beste arrazoiren bat, erreklamazioa aurkez dezakezu. Ahal den argibide gehienak aurkeztu behar dituzu (kalteen zenbatekoa, argazkiak, ertzainen argiketa eta abar), gertatukoaren arrazoiak ongi zehazteko ezinbestekoak baitira.

Lagungarria izan al duzu?

Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurraldeari buruzko informazio zerbitzuan, herri bateko udaletxearen eta beste edozein herriren arteko distantziak ematen dituen atal bat dago. Herrien arteko distantziak.

Lagungarria izan al duzu?

Eraikinetik zabalgunearen kanpoaldeko marrarainoko distantzia desberdina da errepide motaren eta eraikin motaren arabera. Ondoko koadro honetan zehazten dira bai distantziak eta baita errepidearen herri jabarigune eta babesguneak ere:

DISTANTZIAK AUTOBIDEAK
AUTOBIAK
BIDE AZKAR.
LEHENTASUNEKO
SAREA
(gorria)
OINARRIZKO
SAREA
(laranja)
ESKUALDEKO
SAREA
(berdea)
SARE
LOKALA
(horia)
SARE
LOKALA
(grisa)
HERRI JABARIGUNEA 8 8 3 3 3 3
BABESGUNEA 100 50 50 30 30 30
ERAIKINAK 50 25 25 18 18 12

Baimena eskuratu ahal izateko honako agiri hauek aurkeztu behar dira:

  • Eskatzailearen datuak
  • Lan, erabilera edo jarduera
  • Errepidea eta kilometro puntua
  • Aurreikusitako iraupena
  • Proiektua (beharrezkoa bada)

Beste agiri batzuk (kokapen planoa, egin beharreko lanak deskribatzeko planoa, hirigintza plangintzako antolaketa planoa, Udalaren obra lizentzia, argazkiak, etab.)

Lagungarria izan al duzu?

Erreklamazio idatzia Aldundiaren Erregistro Orokorrean edo Garraio eta Errepideetako Erregistro Orokorrean aurkeztu behar da. Idatzian datu hauek jarri behar dira:

  • Izen-abizenak, NA, helbidea eta telefonoa.
  • Istripua nola gertatu den azaldu.
  • Ertzaintzaren edo Udaltzaingoaren txostenik baden eta nongo Ertzaintzak edo Udaltzaingok egin duen adierazi.
  • Konponketaren faktura edo aurrekontua erantsi.
  • Kalte-ordainaren zenbatekoa zehaztu.

Aurkezteko epea urtebetekoa da, kaltea gertatu denetik edo kaltearen ondorioa agertzen hasten denetik kontatuta.

Lagungarria izan al duzu?