Boost Etorkizuna Eraikiz-en ekimen bat da, inspirazio-iturri diren joerak bilatzeko. Geure buruari erantzunik ez dugun galderak egiteko. Gonbidatzen gaituztenak joera globalak aztertzera eta etorkizun posibleak detektatzera. Askotariko pertsonei entzun nahi diegu, adituak izan edo ez, jakiteko nola eragiten duten joera horiek, eta lurraldearentzako aukerak identifikatzeko.
Boost Topaketak 2022. Urtea
Nola aldatzen den aurrerapenaren baldintzatzaile nagusitzat hartu duguna, aldaera berriei bide emateko. Nola ezin dugun jarraitu aurrerapena eraikitzen hazkundearen gainean bakarrik, eta nola ezinbesteko bihurtzen den oreka: ekonomiaren eta planetaren arteko oreka, edo askatasunaren eta duintasunaren artekoa.
Nola jasangarritasun handiago bat bilatzeko igaro behar den nazioarteko agentzien eta gobernu agentzien diskurtsoetan soilik egotetik mota guztietako enpresa eta antolakundeen epe motz-ertaineko estrategian egotera, bermatzeko biziraungo dutela arlo horretan gero eta zorrotzagoak diren gizarteetan.
Gero eta zaharragoa den eta jaiotza-tasa txikia duen gizarte batean, nork zainduko gaitu? Nola heltzen diegu gaur egun zainketei? Nork zaintzen du zaintzen gaituena?
Herritarrak nola autoantolatzen diren, edo, zehatzago esanda, nola erlazionatzen diren elkarren artean, antzekotasunengatik, interes komunengatik, alde batera utzita jatorriak, adinak eta lanbideak. Bereziki, mundu mailan garrantzitsuenak diren tribuak marraztu nahi ditugu, eta Gipuzkoan duten garrantzia zehaztu. Tribuak, hala nola gazteak, zaharrak, autonomoak, etorkinak, etab.
Nola ari den aldatzen herritarren beharrak zehazteko modua, nola parte hartzen duten herritarrek beharrak atzematen, nola jasotzen diren proposamenak, nola gobernatzen diren udal komunitateak, etab. Azken batean, nola ari diren aldatzen gobernantza-ereduak munduan.