Zer da Etorkizuna Eraikiz?
Gipuzkoako Foru Aldundiak gidatzen eta bultzatzen duen ekimena da Etorkizuna Eraikiz. Ekimen honen helburua da guztion artean gaur ditugun erronkak hautematea eta horiei aurre egitea.
Etorkizuna Eraikiz ereduaren oinarrian, honako gaitasun hauek daude: gizarteari entzutea eta esperimentazioa. Horrela aukera dute askotariko pertsonek eta erakundeek lankidetzan aritzeko eta, ondorioz, lurralde hobe bat egiteko eta politika publiko jasangarriei lotutako erabakiak hartzen laguntzeko.
LAIAN, Gipuzkoan 2016tik hona garatutako lankidetzazko gobernantzari buruzko dokumentala
Nola garatzen da Etorkizuna Eraikiz ekimena?
Etorkizuna Eraikiz ekimenak 2 espazio handi ditu, 3 zehar lerro lantzen ditu eta 3 prozesu garatzen ditu, entzuteko, hausnartzeko eta esperimentazio jardueratarako:
- Landa lanerako gidaliburua - Etorkizuna Eraikiz ereduaren deskribapen osoa..
- Kudeaketa-plana. Agenda publikoa taxutzea eta lankidetzazko gobernantzaren garapena..
Prozesuak
Etorkizuna Eraikiz ekimena 3 prozesutan bermatzen da:
- Kudeaketa prozesua, proiektuak arrakastatsuak izateko eta proiektuei jarraipena emateko beharrezko laguntza tresnak eskaintzeko.
- Gizarteratze prozesua, emaitzak partekatuko dira gipuzkoar gizartearekin (kanpokoa), GFAko langileekin (barnekoa) eta eragile espezializatuekin (akademikoa) eta politika publikoen eta gobernantzaren alorreko nazioarteko sareekin.
- Komunikazio prozesua, kanal telematikoak eta aurrez aurrekoak erabiliz (web orria, blog, sare sozialak, eta abar) ereduko informazioa, jarduerak eta emaitzak eskala handian zabaltzeko.
Zehar lerroak
Etorkizuna Eraikiz ereduak hiru zehar lerro nagusi lantzen ditu. Hiru zehar lerro horiek funtsezkoak dira informazioa, jakintzak eta ikaskuntzak sortzeko, erronkei planteamenduak taxutzen eta konponbide zehatzak ematen lagundu dezaten. Zehar lerroak honako hauek dira:
Etorkizuna Eraikiz guneak
Gipuzkoa Taldean – Entzutea
Gipuzkoako Foru Aldundiak gizarteari “entzuteko” sortu duen espazioa da.
Erronka nagusiak honako hauek dira:
Behatoki handi baten antzera funtzionatzen du, eta askotariko pertsonek eta erakundeek euren jakintza berriak eta ikuspegiak ekartzeko aukera ematen du.
Gipuzkoa Taldean erakundeak Entzute Aktiboa garatzeko dituen mekanismoak:
Gipuzkoa Lab – Experimentazioa
Gipuzkoa Lab esperimentatzeko eta ikasteko laborategia da, eta Etorkizuna Eraikiz, Elkarlaneko Gobernantza eredu berriaren baitan sortu da. Bertan, askotariko eragilez osatutako taldeek (unibertsitatea, nazioarteko sarea, erakundea edo enpresa, Gipuzkoako Foru Aldundia) Proiektu Esperimentalak garatzen dituzte lankidetzaren bidez. Helburua da Gipuzkoa ezagutza zeharo berriak ekoizteko eta erronkei irtenbideak bilatzeko laborategi bihurtzea, eta ezagutza horien ebaluazioa behin eginda, emaitzak politika publikoetan txertatzea.
Ezagutu gehiago Gipuzkoa Lab-eko Proiektu Esperimentalei buruz.
Emaitzak
Elkarrekin lan egitea eta politika publikoak egitea da Etorkizuna Eraikiz-en helburua, lurraldean dauden askotariko eragileen arteko lankidetzaren bidez proposatzen diren irtenbideak baliatuz. Egiaz, politika publikoak eraldatzen dira, oinarrian, erabidean nahiz garapenean.