Etorkizuna Eraikiz, proiektu estrategiko oso garrantzitsuak dituen etorkizuneko estrategia bat izateaz gain, funtzio publikoa pentsatzeko eta gauzatzeko modu berri bat ere bada. Kultura korporatibo berri bat, gure pentsamoldea eta lanean zein elkarlanean aritzeko modua aldatzen ari diren prozesu batzuetan mamitua. Benetako esperientziak partekatzeko, ezagutzeko eta zabaltzeko unea da, Etorkizuna Eraikiz gure egunerokoan presentzia handia duen etorkizun bihurtzen ari diren lankideen eskutik.
ZUtik GUra
Etxeko askok ez dakite zer-nolako inplikazioa eta aldaketa kultural eta prozesu sakona ekartzen ari den Etorkizuna Eraikiz proiektua Aldundiko departamentuetan. EtorkiGUnea izango da topagune berria Etorkizuna Eraikizek geure antolaketa kulturan eragingo dituen proiektu eta aldaketa kulturaletako batzuk partekatu eta ezagutzeko. Ukiezinetik ukigaira. Marketinetik ekintzetara. Hitzemandakotik errealitatera. Etorkizunaren proiekziotik orainera. Politikaritik funtzionariora. Gizabanakotik komunitatera.
ZUtik GUra.
EtorkiGUnea edukiontzi bizi bat da; hartan, funtzionarioek berek azalduko dute, beren ahotsez, zer bizipen izaten ari diren eta zer ekarpen egiten, antolaketa kulturaren eraldaketa horretan. Departamentuetan jada bizitzen ari diren errealitate horiek komunitate oso baten eraldaketa inspiratu eta bultza dezakete. Guztion artean zirkulu bertutetsu bat sor dezakegu, non ekintzak berak eta lorpen txikiek, arian-arian, kultura berria sortzen jarraitzeko energia elikatuko duten, hala, etorkizuneko erronkei erantzuteko are hobeto prestatuta egon gaitezen.
Kasu praktikoak
Etorkizuna Eraikiz, izen-abizenekin
Kataluniako Generalitateko Ordutegi Erreformarako Bulegoko zuzendaria.
UPV-EHUko Soziologia katedraduna eta Sinnergiak Social Innovation-eko zuzendaria.
Ekonomialari feminista eta bizitzaren iraunkortasuna aztertzen duen espainiar aktibista soziala.
Glasgow Caledonian Universityko irakaslea eta Wise Justizia Ekonomikoko Zentroko zuzendariondokoa.
Ikertzailea Bernako Unibertsitatean, Suitza.
Ekonomia Politikoko Saileko irakaslea, Modenako Unibertsitatea eta Reggio Emilia.