Gipuzkoa Taldean da Gipuzkoako Foru Aldundiak entzumena garatzeko sortu duen espazioa, eta Think Tank da adituek eta erakunde ezberdinek Gipuzkoaren erronkei buruzko ezagutza eta ikuspegia epe labur, ertain eta luzera emateko erabiltzen duen mekanismoetako bat.

 

Hausnarketa eremuak

Etorkizuneko lana
Ongizate-sistema berriaren etorkizuna
Kultura politiko berria
Susperraldi berdea

 

Zer dira?

Etorkizuneko Gipuzkoaren eraikuntzan dauden erronkak hautemateko beharrezko jakintza elkarlanean sortzeko biltzen diren taldeak dira Gipuzkoa Think Tank Taldeak. Horrez gain, Gipuzkoa Taldean definitzen dira Gipuzkoako Foru Aldundiak erronka horiei erantzuten laguntzeko egiten dituen politikak baldintza hobeetan egiteko landuko diren prozesuak.

 

1.Pertsonak eta erakundeak konektatu.
2.Ideak eta proposamenak trukatu.
3.Guztion artean etorkizuna diseinatu.

Nola egituratzen da Think Tanken jarduera?

 

 

Nola hautatzen dira parte hartzaileak?

Orohar, Gipuzkoa Think Tank Taldeak horrela osatzen dira:

  • GFAko langileak.
  • Esparru pribatuko profesionalak.
  • Gizarte zibil antolatuko erakundeetako ordezkariak.
  • Gipuzkoan dauden unibertsitateetako ordezkariak.
  • Proposatutako gaiaren araberako adituak.