Mugaz Gaindiko Uda Ikastaroetan izena emateko epea zabaldu da

Hirugarren edizioa 2024ko uztailaren 15etik 19ra izango da Baionan

2024/05/17
Mugaz Gaindiko Uda Ikastaroetan izena emateko epea zabaldu da

Mugaz gaindiko Uda Ikastaroak 2022an sortu ziren, Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeko unibertsitate publikoen lankidetzari esker, eta mugaz gaindiko tokiko agintarien laguntzarekin. Egitasmoa erakunde guzti hauen lankidetzaren emaitza da:

L’Université de Bordeaux (UB), Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU), UPV/EHUko Uda Ikastaroak Fundazioa, l’Université Bordeaux Montaigne (UBM), l’Université de Pau et des Pays de L´Adour (UPPA), Nafarroako Unibertsitate Publikoa (UPNA/NUP), Euskampus Fundazioa, CNRS/IKER zentroa eta Maison des Sciences de l’Homme de Bordeaux (MSH Bx). Halaber, mugaz gaindiko tokiko erakundeen babesa dute: Gipuzkoako Foru Aldundia, Communauté d’Agglomération Pays Basque eta Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdearena.

Guztira 11 ikastaro izango dira. Matrikula maiatzaren 14tik aurrera egongo da zabalik. Izen-ematea doan da. Informazioa eta matrikula: www.uik.eus 

  

255