Atzealdea Aldundiak funtsak jaso ditu Hondarribiko Jaizubiako padurak zati batean leheneratzeko proiektua finantzatzeko

Aldundiak funtsak jaso ditu Hondarribiko Jaizubiako padurak zati batean leheneratzeko proiektua finantzatzeko

Proiektua Europar Batasunak finantzatutako Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren barruan dago

-ren irudia
 Aldundiak funtsak jaso ditu Hondarribiko Jaizubiako padurak zati batean leheneratzeko proiektua finantzatzeko

Laguntza 785.471 eurokoa da, eta "Lehorreko eta itsasoko biodibertsitatea kontserbatzea" helburu duen Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren 4. osagaiaren 2. Inbertsioan kokatzen da.

Jasotako zenbatekoarekin finantzatuko da Hondarribiko Jaizubiako padurak zati batean lehengoratzeko proiektua, naturagune babestu batean daudenak, Natura 2000 Sarearen barruan. Zehazki, Jaizubiako padurak Natura 2000 Sareko bi babes-kategoriatan daude sartuta:

- TXINGUDI-BIDASOA Kontserbazio Bereziko Eremua
- TXINGUDI Hegaztientzako Babes Bereziko Eremua

Proiektu horren xedea da Jaizubiako padurak lehengoratzeko obrak egitea, eta jabetza pribatuko lurrak eskuratzea, gero padura izango direnak. Jarduerak gauzatzean padurari irabazten zaion eremua pixkanaka eta berez kolonizatuko dute hezeguneko espezieek, marearekin duten harremanaren arabera.