Backup soluzio integral bat eskuratzeko proiektuak lizitatu dira
Proiektu horiek Euskadiko 2021-2027 EGEF Programak kofinantzatuko ditu
- 92
IZFEk (Informatika Zerbitzuen Foru Elkartea) lizitatu ditu kontratuak, eta haren jarduera nagusia da zerbitzu informatikoak ematea Gipuzkoako Foru Aldundiari, foru sektore publikoa osatzen duten erakundeei eta hala eskatzen duten Gipuzkoako Lurralde Historikoko beste toki erakunde batzuei.
Jardueren xedea da backup azpiegitura integrala eta osoa hornitzea eta eskuratzea, segurtasun-kopia egiteko eta datuak eta informazioa berreskuratzeko soluzio aurreratu gisa, edozein kontingentzia motaren aurrean zerbitzuak eta sistemak babestea, jarraitutasuna eta berehala eskuragarri izatea ziurtatuko duena, informazio digitalaren bizi-zikloari modu eraginkorrean erantzunez.
Jardueren lizitazioen oinarrizko aurrekontuak 2.262.700 eurokoak dira.
Proiektu hauek Euskadiko EGEF 2021-2027 Programak kofinantzatuko ditu, 1.2 helburu espezifikoaren barruan: " Digitalizazioak herritarrei, enpresei, ikerketa-erakundeei eta administrazio publikoei eskaintzen dizkien abantailak aprobetxatzea”.
Gaitasun handiko segurtasun-azpiegitura horiek hedatzeak e-gobernuko eta interoperabilitaterako zerbitzuen garapena eta bilakaera bermatzen ditu, bai eta Gipuzkoako e-Administrazioak zerbitzu digitalak ematea ere, eta herritarrei eta enpresei zerbitzu publiko aurreratuagoak, seguruagoak eta kalitate handiagokoak eskaintzea ahalbidetzen du.
Informazio gehiago kontratazio plataforman: (Jarduera 1) (Jarduera 2)