“Twin Cities” deialdi berria
Deialdia urriaren 31ra arte dago zabalik
- 77
Ekimen honek 18 hilabeteko ikaskuntza-programa bat eskaintzen die hiriei, helburu klimatikoak lortzeko ezagutzak trukatzeko. Hiri hautagarriek baldintza hauek bete behar dituzte:
• Europar Batasuneko herrialdeetan edo Horizonte Europari lotutako herrialdeetan kokatuta egotea.
• 2050erako neutraltasun klimatikoa lortzeko konpromisoa izatea.
• Europar Batasuneko Hirien Misioaren parte ez izatea, eta dagoeneko "Twin City" edo "Pilot City" bat ez izatea.
"Twin Cities" berri bakoitza "Pilot Cities" programako hiri batekin edo birekin parekatuko da. Programa horrek ikuspegi berritzaileak ezartzea sustatzen du, azkar deskarbonizatzeko.
Helburua da "Twin Cities" ek elkartutako hiri pilotuetatik ikastea topaketa birtual eta presentzial batzuen bidez, ezagutza- eta esperientzia-sare bat sortuz, bilatzen diren emaitza klimatikoak lortzea bizkortuko duena.
Programarako aukeratutako hiriak 2024ko abenduan iragarriko dira.
Informazioa gehiago: deialdiaren gida / eskaera formularioa