Atzealdea Zumalakarregi Museoa (Iriarte Erdikoa etxea) birgaitzeko lanak Europako funtsekin finantzatuta

Zumalakarregi Museoa (Iriarte Erdikoa etxea) birgaitzeko lanak Europako funtsekin finantzatuta

Proiektua Europar Batasunak finantzatutako Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren barruan dago

-ren irudia
 Zumalakarregi Museoa (Iriarte Erdikoa etxea) birgaitzeko lanak Europako funtsekin finantzatuta

Europatik jasotako laguntza 200.000 eurokoa izan da, eta Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren (PRTR) 14. osagaiaren 4. inbertsioaren barruan dago. Inbertsio-lerro honetan lortu nahi den helburua da turismo-sektorearen lehiakortasuna bultzatzeko jarduerak ezartzea, turismo-erabilerako ondare historikoa mantentzeko eta birgaitzeko inbertsioaren bidez.

“Iriarte Erdikoa Etxea” kultura-intereseko ondasuna da, eta Xacobeo 2021-2022 Turismo Plan Nazionalaren barruan finantzatu da, garrantzi turistiko handia duelako.

Besteak beste, “Iriarte Erdikoa Etxea” eta bere ingurunea Interes Kulturaleko Ondasuna hobetzeko eta birgaitzeko jarduketa hauek egin dira:

- Turismo-erabilerarako espazioak birgaitzea
- Irisgarritasuna hobetzea
- Energia-eraginkortasuna hobetzea
- Espazioak teknologia adimendunekin birgaitzea eta aprobetxatzea
- Argiztapen eraginkorra hobetzea

                                    
​​                  ​​​​​​​                                   

Iriarte Erdikoa etxea, Zumalakarregi Museoa gaur egun, XVIII. mendeko baserri tipikoa da. Bertan bizi izan zen Tomas Zumalakarregi, jeneral karlista eta Migel Zumalakarregi, politiko liberala. Gaur egun, XIX. mendea Euskal Herrian ezagutu eta gozatzeko erreferentziako ikerketa  eta dibulgazio zentroa da. Gure oraina ulertzeko gakoak proposatzen ditu, XIX. mendeko bidaia dinamiko baten bidez, aldaketa sozial, kultural, ekonomiko eta politiko handiko aldia baita, mundu garaikidearen hasiera. Horrez gain, Turismo Informaziorako Gunea (PITS) da. Bertan, bisitaria norakoari buruz orientatzen da, eta turismo-produktu eta erakargarriei buruzko informazio garrantzitsua eskaintzen da dohainik.

Informazio gehiago: Xacobeo 2021-2022 Turismo Plan Nazionala (gaztelaniaz)
Zumalakarregi Museoa