Atzealdea Berreskuratze eta Eraldaketa Mekanismotik datozen funtsekin finantzatutako proiektuen gobernantzarako foru dekretua onartu da

Berreskuratze eta Eraldaketa Mekanismotik datozen funtsekin finantzatutako proiektuen gobernantzarako foru dekretua onartu da

Diputatuen Kontseiluak 2024ko azaroaren 26ko bileran onartu zen

-ren irudia
 Berreskuratze eta Eraldaketa Mekanismotik  datozen funtsekin finantzatutako proiektuen gobernantzarako foru dekretua onartu da

Azaroaren 28ko GAOn, azaroaren 26ko 54/2024 Foru Dekretua argitaratu da,  Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismotik datozen Europako funtsak hobeto inplementatzeko gobernantza egituraren esparru orokorra arautzen duena.

Dekretua Gipuzkoako Foru Aldundian eta foru sektore publikokoak diren gainerako erakundeetan aplikagarria da, eta bere helburua da gobernantza egitura arin bat izatea, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren (BEEP) funtsekin finantzatutako proiektuen kudeaketara, inplementaziora eta eskakizunetara hobeto egokitzeko.

Bertan, proiektuak kudeatzen dituzten departamentuen eta foru sektore publikoko entitateen, Gobernantza Departamentuaren eta Ogasun Departamentuko Finantza eta Aurrekontu Zuzendaritza Nagusiaren eta Zerga eta Finantza Zuzendaritza Nagusiaren arteko eginkizunen banaketa egiten da.