Hondarribiko Jaitzubiako padurak (Beko-Errota ingurua) partzialki berreskuratzeko proiektuko obrak egiteko lizitazioa egin da
Lurralde Oreka Berdea Departamentuaren proiektua Europar Batasunak finantzatutako Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren barruan dago
- 36
Kontratuaren xedea da “Hondarribiko Jaitzubiako padurak partzialki berreskuratzeko proiektua (Beko-Errota ingurua)” izeneko proiektuan aurreikusitako obrak gauzatzea.
Proiektuaren xedea da Jaitzubiako paduretako 21.362m2 berreskuratzea. Hezegunea berreskuratzeko ingurua oso laua da, eta hainbat erabilera eta eraikuntza ditu barnean.
Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua 216.539,59 eurokoa da, eta eskaintzak aurkezteko epea 2025eko urtarrilaren 7an amaituko da.
Proiektu hau Europar Batasunak finantzatzen du (Next Generation funtsak), Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren (BEEP) bidez. Zehazki, plan horren 4. osagaiaren barruan (2. inbertsioa), "Lehorreko eta itsasoko biodibertsitatea kontserbatzea".
Informazio gehiago: Kontratazio Plataforma