Atzealdea Gipuzkoako toki-erakundeen udal-erroldaren eraldaketa digitala eta modernizaziorako kontratua lizitatu da

Gipuzkoako toki-erakundeen udal-erroldaren eraldaketa digitala eta modernizaziorako kontratua lizitatu da

Proiektu hau Europar Batasunak finantzatzen du (Next Generation funtsak), Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren (BEEP) bidez

-ren irudia
 Gipuzkoako toki-erakundeen udal-erroldaren eraldaketa digitala eta modernizaziorako kontratua lizitatu da

IZFEk (Informatika Zerbitzuen Foru Elkartea) lizitatu du kontratua, eta haren jarduera nagusia da zerbitzu informatikoak ematea Gipuzkoako Foru Aldundiari, foru sektore publikoa osatzen duten erakundeei eta hala eskatzen duten Gipuzkoako Lurralde Historikoko beste toki erakunde batzuei.

Kontratuaren xedeari esker, Gipuzkoako udalerrietako udal-errolda digitalki eraldatu eta modernizatu ahal izango da. Horretarako, udal-errolda kudeatzeko sistemak tokiko zergak kudeatzeko sistemekin (Katastroa) integratuko dira, lurraldeko informazioa eta biztanlearena bereiziz eta biztanle, etxe eta etxebizitzarekin lotutako datuak bereizita egituratuz.

Beste helburu batzuen artean, udal bakoitzak bere etxebizitzen datu-basea behar bezala identifikatuta edukitzea da asmoa, estatu mailan etxebizitzaren identifikatzaile bakarra egotea barne, CIV kodea, katastroko erreferentziatik (RC) eratorriko litzatekeena.

Era berean, Biztanleen Udal Errolda kudeatzeko sistemak Estatistikako Institutu Nazionalarekin (INE) denbora errealean integratzeko proiektua aztertu eta diseinatuko da.

Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua 1,6 milioi eurokoa da, eta eskaintzak aurkezteko epea 2025eko marxoaren 31n amaituko da.

Proiektu hau Europar Batasunak finantzatzen du (Next Generation funtsak), Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren (BEEP) bidez. Zehazki, plan horren 11. osagaiaren barruan (3. inbertsioa), "Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko Ministerioaren eta autonomia-erkidegoetako eta toki-erakundeetako administrazioaren eraldaketa digitala eta modernizazioa". Europar Batasunaren finantzaketa 1.583.170,38 eurokoa izango da.

Informazio gehiago: Kontratazio Plataforma