Datozen urteetan GIPUZKOAN hainbat jarduketa abiatuko dira, Europar Batasunaren fondo estrukturalen kofinantzaketari esker (EGEF eta EGIF).
Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) Europar Batasuneko ekonomiaren, gizartearen eta lurraldearen kohesioa indartzea eta eskualdeen arteko desorekak zuzentzea du xedea. Europako eskualdeek hazkunde adimentsu, iraunkor eta integratzailerako Europa 2020 Estrategiarekin bat datozen gaikako helburu hauetan kontzentratuko du Gipuzkoak EGEFren laguntza:
2. Informazioaren eta komunikazioen teknologietarako sarbidea, horien erabilera eta kalitatea hobetzea.
3. Enpresa txikien eta ertainen lehiakortasuna hobetzea.
4. Karbono-isuri gutxiko ekonomia lortzeko bidean, sektore guztietan urratsak ematea.
6. Klima-aldaketara egokitzeko eta arriskuak prebenitu eta kudeatzeko sustapen-lana egitea.