3. Ardatza

ETEen lehiakortasuna hobetzea

Lehentasunezko ardatz honen bitartez ekintzailetza eta enpresen sorkuntza sustatzeko premiari aurre egin nahi zaio; helburu horrek are garrantzia gehiago hartzen du gaur egungo krisi ekonomikoaren testuinguruan, horrek nabarmen areagotu baitu EAEko langabezia-tasa, eta beraz, gaur egun hori da euskal ekonomiak datozen urteetarako enplegua sortzeko baliabide gisa duen erronka nagusietako bat.

 

Jarduerak

Oinarri teknologiko edo berritzailea duten enpresa berriak sortu eta garatzen laguntzea de programaren helburua; bai pertsona bakoitzak bere kabuz baita ekintzailetza korporatiboaren bidez.

1- Laguntza enpresa berriak sortzeko prozesuan

Proiektu enpresarialen bideragarritasuna erraztea eta sustatzea (mikroenpresak bereziki) du helburu proiektu honek laguntza pertsonalizatua eskainiz talde desberdinei desberdintasunei erreparatuz (emakumeen kasuan berezitasuna ekintza positiboak sartuz lortzen da).


2- Oinarri teknologikoko enpresak sortzeko prozesuan laguntza integrala (osoa) ematea.

Oinarri teknologiko edo berritzailea duten enpresa berriak sortu eta garatzen laguntzea, bereziki industria alorrekoak, baita horri lotutako zerbitzuetan, eta informazioa eta komunikazio teknologietan. Enpresen Spin-off prozesuetan ere lagunduko da (barne ekimen korporatiboa) laguntza pertsonalizatu (non genero ikuspegia aintzat hartuko da) eta espezializatuen bidez (berrikuntza eta enpresa zentroak – BICak)

Arduraduna

Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentua

Xehetasun guztiak ikusi

1- Mikroenpresa berrien finkapena:
Lehiakortasuna eta iraunkortasuna handitzeko prozesuetan laguntza formulak sustatzea estrategiak eta tresnak erabiliz.


2- Mikroenpresa eta enpresa txiki eta ertainetan kudeaketa aurreratuak txertatzea:
Prozesu integralen esku-hartzeen bidez kudeaketa aurreratuen formulak txertatzea (diagnostikoa, ekintza planak definitzea, enpresen eraldaketa eta esperimentazio ekintzak).

3- Organizazio berrikuntza prozesuak:
Organizazio berrikuntza sustatzea (irekia eta soziala) eta enpresetan inbertsioa aktibo ukiezinetan. Enpresetan eta enpresen artean harreman eredu berriak definitzen dira, pertsonen parte-hartzea sustatzeko bideratua (formatu desberdinetan). Genero ikuspegia txertatzea eskatzen du organizazioko desberdintasunen trataera.

Arduraduna

Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentua

Xehetasun guztiak ikusi