Europako Gizarte Funtsa (EGIF) langabezia-tasak murriztera, bereziki langabeziak gehien kaltetu dituen taldeenenak, eta genero-hesiak murriztera zuzenduta dago. Enpresa-espiritua, ekintzailetza eta enpresen sorkuntza bultzatzea ere helburuak ditu, baita langileen eta enpresen egokitze-gaitasuna hobetzea, hezkuntza- eta prestakuntza-sistemak lan-merkatuaren premietara egokitzea. Gainera, gizarteratze aktiboa sustatu nahi da Programa Operatiboaren bidez.
Gipuzkoak 1. ardatzeko 8. helburu tematikoan parte hartuko du: Enpleguaren iraunkortasuna eta kalitatea sustatzea eta laneko mugikortasuna bultzatzea.
Webgune honek cookie propio eta hirugarrenenak helburu teknikoarekin erabiltzen ditu nabigazioa baimentzeko, hurrengo sarbideak errazteko eta erabileren estatistikak egiteko. Ez ditu erabiltzaileen datu pertsonalak jasotzen ezta lagatzen.