Joan atzera (3. Ardatza)

Enpresa berriak eta oinarri teknologikoko enpresa berriak sortzen laguntzea

Helburuak:
Enpresa berriak eta enpresa-haztegiak sortzeko helburu zehatza planteatzen da, batik bat finantziazio-bideak eta laguntza aurreratuko zerbitzuak hobetuz.
 
Azalpena:
Oinarri teknologiko edo berritzailea duten enpresa berriak sortu eta garatzen laguntzea de programaren helburua; bai pertsona bakoitzak bere kabuz baita ekintzailetza korporatiboaren bidez.
  1. Laguntza enpresa berriak sortzeko prozesuan

    Proiektu enpresarialen bideragarritasuna erraztea eta sustatzea (mikroenpresak bereziki) du helburu proiektu honek laguntza pertsonalizatua eskainiz talde desberdinei desberdintasunei erreparatuz (emakumeen kasuan berezitasuna ekintza positiboak sartuz lortzen da).

  2. Oinarri teknologikoko enpresak sortzeko prozesuan laguntza integrala (osoa) ematea.

    Oinarri teknologiko edo berritzailea duten enpresa berriak sortu eta garatzen laguntzea, bereziki industria alorrekoak, baita horri lotutako zerbitzuetan, eta informazioa eta komunikazio teknologietan. Enpresen Spin-off prozesuetan ere lagunduko da (barne ekimen korporatiboa) laguntza pertsonalizatu (non genero ikuspegia aintzat hartuko da) eta espezializatuen bidez (berrikuntza eta enpresa zentroak – BICak)

 
Finantzaketa:
Inbertsio osoa: 3.689.056 euro.
FEDERren kofinantzaketa (%50): 1.844.528 euro
 
Erantzulea:
Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentua