Joan atzera (3. Ardatza)

Finkapena eta berrikuntza Gipuzkoako enpresa txiki eta ertainetan

Helburuak:
Euskal ETEetan produktuak eta zerbitzuak garatzeko gaitasun aurreratuak sortu eta areagotzeko laguntza eskaintzea; horretarako, euskal ETEen lehiakortasuna sustatuko da, horien jarduera-sektorea dena dela, kudeaketaren, merkaturatzearen, diseinuaren, sormenaren eta abarren gisako lehiakortasun-faktoreekin lotutako ezagutzaren eta gaitasunen bitartez.
 
Azalpena:
  1. Mikroenpresa berrien finkapena:

    Lehiakortasuna eta iraunkortasuna handitzeko prozesuetan laguntza formulak sustatzea estrategiak eta tresnak erabiliz.

  2. Mikroenpresa eta enpresa txiki eta ertainetan kudeaketa aurreratuak txertatzea:

    Prozesu integralen esku-hartzeen bidez kudeaketa aurreratuen formulak txertatzea (diagnostikoa, ekintza planak definitzea, enpresen eraldaketa eta esperimentazio ekintzak).

  3. Organizazio berrikuntza prozesuak:

    Organizazio berrikuntza sustatzea (irekia eta soziala) eta enpresetan inbertsioa aktibo ukiezinetan. Enpresetan eta enpresen artean harreman eredu berriak definitzen dira, pertsonen parte-hartzea sustatzeko bideratua (formatu desberdinetan). Genero ikuspegia txertatzea eskatzen du organizazioko desberdintasunen trataera.

 
Finantzaketa:
Inbertsio osoa: 2.582.339 euro.
FEDERren kofinantzaketa (%50): 1.291.170 euro
 
Erantzulea:
Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentua