EGEF 2021-2027 Proiektuak

Euskadiko EGEF Programaren barruan, Gipuzkoak honako helburu espezifiko hauek izango ditu ardatz:

  INBERTSIOA EGEF
Helburu politikoa 1: Europa lehiakorragoa eta adimentsuagoa 21.714.028        8.989.608      
1.2 Digitalizazioa 21.714.028        8.989.608      
Helburu politikoa 2: Europa berdeago bat 18.439.600        7.633.994      
2.1 Energia-eraginkortasuna 4.700.000        1.945.800      
2.7 Naturaren babesa 2.000.000        828.000      
2.8 Hiri-mugikortasun multimodal jasangarria sustatzea 11.739.600        4.860.194      
GUZTIRA 40.153.628        16.623.602      

Atzealdea proiektua 2

2.1 Industria-prozesuetan hondar-beroak berrerabiltzea

Helburu politikoa: 2: Europa berdeago bat

Helburu espezifikoa: 2.1 Energia-efizientzia eta berotegi-efektuko gasen emisioen murrizketa sustatzea.

Organo kudeatzailea:  Jasangarritasun Departamentua

Inbertsioa: 4.700.000 €                    EGEF Laguntza: 1.945.800 €

 

Jardueraren deskripzioa:

Jarduera industria-beroa aprobetxatzeko instalazio berritzaileak eraikitzean datza.

Kofinantzaketarako aurkeztutako jarduerak berritzaileak, erakusgarriak eta Administrazioak bultzatutakoak dira, eta, ondoren, lurraldeko gainerako ehun sozioekonomikoak errepikatzeko modukoak. Eskariaren kudeaketa-eredu energetiko berrirako trantsizioa bizkortu nahi da, energia-soberakinen aprobetxamenduak dakarren aurrezpenean eta eraginkortasunean oinarrituta, industriako hondar-beroaren kasuan bezala. Hondakin-beroak establezimendu industrialetatik datoz, eta bero-fokutik gertu dauden eraikin publikoetan aprobetxatu nahi dira batez ere, azken teknologiak aplikatuta.

Gauzatze adierazleak:

RCO20: Hiriko berokuntza eta hozte sare eraiki berriak edo hobetuak

Emaitzen adierazleak:

RCR29: Zenbatetsitako berotegi-efektuko gasen isurketak

Xehetasunak: Ingurumena