EGEF 2021-2027 Proiektuak

Euskadiko EGEF Programaren barruan, Gipuzkoak honako helburu espezifiko hauek izango ditu ardatz:

  INBERTSIOA EGEF
Helburu politikoa 1: Europa lehiakorragoa eta adimentsuagoa 21.714.028        8.989.608      
1.2 Digitalizazioa 21.714.028        8.989.608      
Helburu politikoa 2: Europa berdeago bat 18.439.600        7.633.994      
2.1 Energia-eraginkortasuna 4.700.000        1.945.800      
2.7 Naturaren babesa 2.000.000        828.000      
2.8 Hiri-mugikortasun multimodal jasangarria sustatzea 11.739.600        4.860.194      
GUZTIRA 40.153.628        16.623.602      

Atzealdea Proiektua 3

2.7 Ibilguak iragazkortzea eta ibaiak lehengoratzea

Helburu politikoa: 2: Europa berdeago bat

Helburu espezifikoa: 2.7 Naturaren, biodibertsitatearen eta azpiegitura ekologikoen (azpiegitura berdeak) babesa eta kontserbazioa sustatzea, baita hiri-zonetan ere, eta kutsadura mota oro murriztea.

Organo kudeatzailea:  Jasangarritasun Departamentua

Inbertsioa: 2.000.000 €                    EGEF Laguntza: 828.000 €

 

Jardueraren deskripzioa:

Ibai-ekosistemak hondatuta daude presa ugari daudelako, horietako asko gaur egun erabiltzen ez direnak, eta horiek oztopo dira arrain-espezieen mugimenduetarako. Bestalde, ibaien ertzetan babes-obrak edo bideratze-lanak egin dira, eta haien ezaugarri geomorfologikoak aldatu dira. 2000/60/EE Uraren Esparru Zuzentarauak azpimarratzen du eraldatutako ur-ekosistemak berreskuratu behar direla, eta, beraz, proposatzen diren jarduerak zuzentarau horren gomendioei erantzuten diete.

Helburu estrategiko honetan jasotako ekintzak gauzatuz, lurraldeko ibai-ibilguak iragazkortu nahi dira, arrain-espezieen mugikortasuna errazteko eta haien ertzetako ezaugarri geomorfologikoak birsortzeko, ibaiei jatorrian zituzten ekosistemen konplexutasuna itzultzeko.

Ibilguak iragazkortzeko hainbat ekintza egiten dira, hala nola oztopoak eraistea, dikeak, arrapalak eta arrainak igarotzeko eskalak eraikitzea.

Gipuzkoako Oztopoak Iragazkortzeko Plan Zuzentzailea 2020

Gauzatze adierazleak: 

RCO26: Klima-aldaketara egokitzeko eraikitako edo hobetutako azpiegitura berdeak

Emaitzen adierazleak:

RCEXX: Finantzatutako babes-, kontserbazio- eta leheneratze-neurrien onuradun diren udalerrien kopurua.

Xehetasunak: Obra Hidraulikoak