Euskadiko EGEF Programaren barruan, Gipuzkoak honako helburu espezifiko hauek izango ditu ardatz:
INBERTSIOA | EGEF | |
Helburu politikoa 1: Europa lehiakorragoa eta adimentsuagoa | 21.714.028 | 8.989.608 |
1.2 Digitalizazioa | 21.714.028 | 8.989.608 |
Helburu politikoa 2: Europa berdeago bat | 18.439.600 | 7.633.994 |
2.1 Energia-eraginkortasuna | 4.700.000 | 1.945.800 |
2.7 Naturaren babesa | 2.000.000 | 828.000 |
2.8 Hiri-mugikortasun multimodal jasangarria sustatzea | 11.739.600 | 4.860.194 |
GUZTIRA | 40.153.628 | 16.623.602 |
Atzealdea Proiektua 1
Helburu politikoa: 1: Europa lehiakorragoa eta adimentsuagoa
Helburu espezifikoa: 1.2 Digitalizazioaren abantailak aprobetxatzea herritarrentzat, enpresentzat, ikerketa-erakundeentzat eta administrazio publikoentzat
Organo kudeatzailea: IZFE_Informatika Zerbitzuen Foru Elkartea
Inbertsioa: 21.714.028 € EGEF Laguntza: 8.989.608 €
Jardueraren deskripzioa:
Aktuazioek Gipuzkoako administrazioak azken belaunaldiko azpiegituraz eta aplikazioz hornituko dituzte, herritarrei eta lurraldeko erakundeei zerbitzu hobeak emateko balioko dutenak, eta arreta berezia jarriko dute beren izapide ekonomikoetarako elkarreragin zuzeneko tresnetan.
Euskadiko EGEF 2021-2027 Programan, e-Gobernu aplikazioak garatzea eta horietarako beharrezkoak diren azpiegiturak hedatzea aurreikusi da.
e-Gobernu aplikazioei dagokienez, jarduera berritzaileak dira, Gobernantza elektroniko aurreratuaren printzipioak bultzatzeko eta Gipuzkoako administrazio publikoak Gizarte 5.0 kontzepturantz aurrera egitea ahalbidetzeko: irekia, gardena eta herritarrentzat eskuragarria.
Batez ere, iruzurraren aurka lagunduko duten eta zergadunen zerga-betebeharrak betetzea nabarmen erraztuko duten aplikazioak garatzea aurreikusten da.
IKT azpiegitura aurreratuei/berritzaileei dagokienez, jarduera horien bidez, Gipuzkoako Foru Aldundiari azken belaunaldiko IKT azpiegitura aurreratuak eman nahi zaizkio, besteak beste, Data Center, Big Data eta Adimen Artifizialarekin eta zibersegurtasunarekin lotutakoak, gobernantza elektroniko aurreratua bultzatzeko. Azpiegitura aurreratu horiek hedatzea beharrezkoa da gobernu elektronikoa eta elkarreragingarritasuna garatzeko.
Gauzatze adierazleak:
RCO14: Zerbitzu, produktu eta prozesu digitalak garatzeko lagundutako zentro publikoak
Emaitzen adierazleak:
RCR11:
Zerbitzu, produktu eta prozesu digital publiko berri eta hobetuen erabiltzaileak
Xehetasunak: IZFE
Webgune honek cookie propio eta hirugarrenenak helburu teknikoarekin erabiltzen ditu nabigazioa baimentzeko, hurrengo sarbideak errazteko eta erabileren estatistikak egiteko. Ez ditu erabiltzaileen datu pertsonalak jasotzen ezta lagatzen.