Europako Gizarte Funtsaren (EGIF+) helburua estatu kideei eta eskualdeei laguntzea da, enplegu-maila altuak, gizarte-babes justua eta etorkizuneko lan-mundurako prestatutako eskulan gaitua eta erresilientea lortzeko, baita pobrezia desagerrarazteko eta gizarte-eskubideen Europako zutabean ezarritako printzipioak betetzeko gizarte inklusibo eta kohesionatuak lortzea ere.
Zehazki, EGIFaren eremuan egin ahal izango diren inbertsioak 4. helburu politikoan kokatuta egon beharko dira: "Gizarte Eskubideen Europako Zutabea aplikatuz, Europa sozialago bat izatea”.
Ildo horretan, Euskal Autonomia Erkidegoko EGIF+ Programak (pdf gaztelaniaz), 2021-2027 aldirako honako lehentasun hauek ditu ezarrita: