Aurreko aldiak
2007-2013 aldia
2007-2013 aldian EGEF eta EGIF funtsen laguntza 20,3 milioi eurokoa izan da, 3.300 enpresa hartu dute parte eta 3.700 enplegua sortu dira laguntza horiei esker.
EGIF laguntza (2,7 milioikoa) enpresa ekimena sustatzen eta langile, enpresa eta enpresarien egokitzeko gaitasuna hobetze aldera erabili da.
EGEF laguntza jakintzaren ekonomia, berrikuntza eta enpresa-garapenerako erabili da (13 milioi); eraginkortasun energetiko eta energia berriztagarriak sustatzen (1 milioi); eta Pasaiako badia biziberritzen (3,6 milioi).
Aurreko aldia
2000-2006 aldia
Programazio ekitaldiaren barruan, 2000-2006koan, Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoari dagozkion Egitura Fondoen 2. eta 3. helburuan kokatzen da.
Egitura arloan (industriaren egiturak, landako egiturak, hirikoak edota arrantzatik bizi diren eskualdeetako egiturak) arazoak dituzten eskualdeak sustatzea da Egitura Fondoen 2. helburua.
Sustatu beharreko eskualde horiek, izatez, komunitateko batez besteko garapena duten herrialdeetan daude, baina horietako bakoitzak bere mailako zailtasunak ditu gizarte zein ekonomiaren arloan. Horri loturik, ez da ahaztu behar zailtasun horiek sarri langabezia tasa altuaren oinarri izaten direla.
Eta 3. helburua giza baliabideen enplegu aukerak garatzeko eta hedatzeko erreferentzia esparrua da.
Aurreko aldiak
1986-1999 aldia
Aldi horretan zehar komunitateak 144 milioi euroko laguntza eman zuen hiru programazio ekitalditan zehar banaturik (1986-1988, 1989-1993 eta 1994-1999), eta 2. eta 3 helburuei, Kohesio Fondoei eta Komunitateko hainbat ekimenei loturik.
Webgune honek cookie propio eta hirugarrenenak helburu teknikoarekin erabiltzen ditu nabigazioa baimentzeko, hurrengo sarbideak errazteko eta erabileren estatistikak egiteko. Ez ditu erabiltzaileen datu pertsonalak jasotzen ezta lagatzen.