EGEF 2021-2027 Kudeaketa eta jarraipena

 

Egitura Funtsen kudeaketa, kasu honetan, Eskualde Garapeneko Europako Funtsarena (EGEF), programen bidez egituratzen da. Programa bakoitzak Helburu Politikoak, Inbertsio-Lehentasunak eta Helburu Espezifikoak ditu. Elementu horiek guztiek garapen-estrategia bat diseinatzen dute, programazio-aldi osoan aplikatu beharko dena. Programaren bidez finantzatu nahi diren proiektuek, dagokion Bitarteko Erakundeari eskatu beharko diote, eta programarekin eta haren estrategiarekin lerrokatuta egon beharko dute. Berariazko izaeraren arabera, Egitura-Funts bakoitzak proiektu mota jakin batzuk finantzatu ahal izango ditu.

Gipuzkoako Foru Aldundiak egindako jarduketen hautaketa, 2021-2027 Euskal Autonomia Erkidegoko EGEF Programan sartzeko, interes adierazpenen deialdien bidez egituratzen da, eta horiekin "Eragiketen Hautaketa" prozesua hasten da.

Hautaketa-metodo hau, inbertsio publikoak diren eragiketetarako erabiliko da, baldin eta inbertsio horiek, esklusiboki dagozkien politika publikoen eremu jakin batean eskumena duten organismo edo erakunde publikoek zuzenean gauzatzen badituzte (Gipuzkoako Foru Aldundiko Departamentuak, eta hari atxikitako ente, organismo edo entitate publikoak).

Eragiketak Hautatzeko Irizpideak eta Prozedurak