2014-2020 EGEF PROGRAMA OPERATIBOA

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

 

Ardatza: 2. Informazioaren eta komunikazioen teknologietarako sarbidea, horien erabilera eta kalitatea hobetzea

Helburu espezifikoa: 2.3.2 E-gobernua, e-kultura eta eremu digitalarekiko konfiantza indartzea

Jarduera:

Gipuzkoako gobernu elektronikoko zerbitzuak eta aplikazioak (inbertsioak)

 

Organo kudeatzailea:  IZFE_Informatika Zerbitzuen Foru Elkartea

Inbertsioa: 4.276.428,46                                            EGEF Laguntza: 2.138.214,23

Jardueraren deskripzioa:

Jarduera honen bidez, e-gobernua eta Gipuzkoako eremu digitalarekiko konfiantza indartu nahi dira. Lurraldeko sektore publikoak enpresei eta herritarrei zerbitzu publiko aurreratuetarako sarbide segurua, unibertsala, arina eta abiadura handikoa eskaintzea.

Irtenbide digitalak garatu eta eskaini nahi dira, prozedurak automatizatzeko eta herritarrei eta Gipuzkoako enpresei administrazio-kargak murrizteko. Hori guztia Gipuzkoako zerbitzu publiko digitalen erabilera indartzeko eta e-gobernu sistemak hobetzeko.

Gauzatze adierazleak:

E024_ Administrazio elektronikoaren zerbitzuetara/aplikazioetara sarbidea duten edo horiek erabiltzen dituzten erabiltzaileen kopurua(funtzionarioak): 177 erabiltzaile

Xehetasunak:

Proiektu garrantzitsuena Interneten zergak kudeatzeko ZERGABIDEA plataforma informatiko berria garatzea eta ezartzea izan da, Gipuzkoako Lurralde Historikoko zerga guztiak elektronikoki kudeatzeko.

 

512X262

 

Hala, Gipuzkoako Foru Ogasunak zergen administrazio elektronikoak dituen abantaila operatibo eta funtzionalak eskaintzen dizkie herritarrei orokorrean, eta zergadunei, bereziki. Horretarako, zenbait funtzionalitate gehitu ditu, besteak beste, zergadunen eskabideak jasotzeko plataforma bakarra eta espediente elektronikoaren hasiera; sektore publikoa hobetzeko apustu irmoa egin du; eta baliabide teknologikoak eta pertsonen trebetasunak hobeto aprobetxatzen saiatu da, zerbitzu hobea emateko.

ZERGA proiektuak 4 milioi euroko guztizko kostu diruz lagungarria du, eta Europako Eskualde Garapenerako Funtsaren 2 milioi euroko laguntza izan du (% 50). Dagoeneko, plataformak 53.000 erabiltzaile baino gehiago ditu, eta erabiltzaile horiek 1.000.000 aitorpen inguru eta 25.000 idazki baino gehiago egin dituzte.

Proiektua jardunbide egokitzat jo dute:

Zergabidea praktika ona