2014-2020 EGEF PROGRAMA OPERATIBOA
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
Ardatza: 6. Klima aldaketara egokitzeko eta arriskuak prebenitu eta kudeatzeko sustapen-lana egitea
Helburu espezifikoa: 6.4.1 Gune naturalen eta horietako bioaniztasunaren kudeaketa, babesa eta mantenua sustatzea, babestuta daudenen kasuan batez ere, erosio-, gazitze, desertifikazio, deforestazio eta materia organikoaren maila txikiko arazoak arintzeko neurriak hartuz.
Jarduera:
Ibai ibilguak iragazkortzea
Organo kudeatzailea: Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentua
Inbertsioa: 731.027,91 EGEF Laguntza: 472.485,94
Jardueraren deskripzioa:
Jarduerak Gipuzkoako ibaien ibilguak mantentzen, zaintzen, berreskuratzen eta lehengoratzen laguntzen du. Besteak beste, presa txikiak eta bestelako oztopoak eraistea, eta ibai eta erreken iragazkortasuna hobetzeko irtenbideak eraikitzea.
Gauzatze adierazleak:
CO23_Kontserbazio-egoera hobea lortzeko helburuarekin diruz lagundutako habitaten azalera: 28 Hektarea
Xehetasunak:
San Lorenzo-Sallobente erreka Deba ibaiaren kontuan iragazkortzeko proiektua nabarmendu behar da. Proiektuan 15 oztopo iragazkortzeko lanak sartu dira; zehazki, 7 presa txiki partzialki eraistea, 6 presa txiki erabat eraistea, bi arrapala egitea presa txiki banatan eta ertzak egonkortzea eta ukitutako zerbitzuak berritzea, beharrezkotzat jo den tokietan.
Webgune honek cookie propio eta hirugarrenenak helburu teknikoarekin erabiltzen ditu nabigazioa baimentzeko, hurrengo sarbideak errazteko eta erabileren estatistikak egiteko. Ez ditu erabiltzaileen datu pertsonalak jasotzen ezta lagatzen.